Eibar (Gipuzkoa)

"Club Ciclista Eibarrés" eta "Bicicleta Eibarresa"

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-108-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Club Ciclista Eibarrés"ek 15 urtean ez zuen "Bicicleta Eibarresa" antolatu eta nazioarte mailan eskubide guztiak galdu zituen lasterketa hura berriz ere martxan jartzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– "Club Ciclista Eibarrés" eta "Club Deportivo Eibar" biak bat egiteak eta Euskal Bizikleta sortzeak, Juanito, iruditzen zaizu Eibarko Bizikletari mesede egin diola?
– Bai! Asko, asko. Esan detsut lehen, baiña kanbixau egin dot konbersaziñua. Baiña esango detsut: orduan haxe pikia eguan. Eta ez zan gorrotua bata bestiari. Guk geure gauzia egitten genduan eta eurak egin zeixela eurena. Eta hárek galtzen baeben dirua guk ez genkagun kulparik. Eta gero laga egiñ eben. Eta laga ebenian, egon ziran hamabost urte egin barik. Eta gero nahi zeben barriz "Bicicleta Eibarresa" egittia eta ia zelan eta bestia eta ia batzarra egingo zan. Neri diagar egin esten eta Hotel Arraten, Eibarko Hotel Arraten, egin zan batzarra. Eta egin genduan batzarra Hotel Arraten eta han llegau giñan danok. Neri esplikau eta nik esan neban: “Ordua dok. Ordua dok!”. Behin edo behin Eibarren "Club Ciclista" alde batetik eta gu beste aldetik, batak bestiari kontra egitten gendun. Hárek eskatzen eben eurendako eta guk eskatzen genduan guretako. Eta hori batzarrori egittia nik pentsau neban ona zala. Ona zala, batetik, Eibarko herrixandako. Eta, bestian, ziklismuagaittik. Eta holaxen llegau zan bat egittia. Baiña "Club Ciclista"k hamabost urtian zelan ez zeban egin hori karreriori, "internacionalmente" deretxo guztiak galdu zittuan, zegaittik "Federación Internacional de Ciclismo"-k daka reglamentuan, karrera bat internazionala danian, hamar urtian ez badau egitten, kategorixia eta deretxo guztiak galtzen dittuala.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia