Zarautz (Gipuzkoa)

Lasterketetan parte hartzeko 'Frente de Juventudes'en baimena behar

Lasterketetan parte hartzeko 'Frente de Juventudes'en baimena behar <p>18-19 urterekin hasi zen kirola egiten. 11 lasterketa egin zituen bizikletarekin. Parte hartzeko zenbat ordiandu behar izaten zen. Horretaz aparte <em>Frente de Juventudes</em>eko baimen bat behar izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-045-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

18-19 urterekin hasi zen kirola egiten. 11 lasterketa egin zituen bizikletarekin. Parte hartzeko zenbat ordiandu behar izaten zen. Horretaz aparte Frente de Juventudeseko baimen bat behar izaten zen.

Transkripzioa

- Ta deportian ta noiz hasi ziñan pixka bat?
- Deportian hemezortzi urtetik hemeretzira, hemeretzikin nik in nitun, karrerak in nitun.
- Bai, bizikleta karreraduna erosita, ez? Ze karrera edo nundik noa edo?
- Ba, hamaika uste det in nitula, hamaika karrera uste det in nitula. Zarautzen bat, bi, hiru, Axkoitiyan, Donostiyan beste hiru, Oriyon beste bi, hor zan gutxi gorabehera, hor zan, hor zan.
- (Semea) Ordun federatzeko edo parte hartzeko ze eskatzen zuen?
- Hasiera-hasieran kuota bat, ez dakit bi pezta o hiru paatzia dorsalan gasturako o horrela. Ta geo, ya Zarautzen korritu nuneako ta, bai, federaziyuan zea behar izaten zan. Baiña iten zuen a punta pala, e! Meikuan zertifikauik eta [...], beno, “tienes que pagar veinticinco pesetas”, hemen Zarautzen korritu nunian. “Tienes que pagar veinticinco pesetas” [...] sekretayuak. Hua eaman nun [...], “luego me mandas la fotografía y los nombres y tal, y ya, ya te cursaremos”, ta uaindik ez da etorri bueltan hua.
- (S) Baiña nik zuri aituta Zirkulokuan o baimena o zeoze behar zala han...
- A, a, bai, bai, esaten dek este, prueba hartzeko izaten zan “Frente Juventudes”ko baimen bat behar izaten zan, hori ahaztu in zait, “Frente Juventudes”ko baimena. Ta hau esaten zuen “El corredor tal y cual, el atleta tal y cual ha salido por mediación de Frente de Juventudes”, “claro, tenías que pasar por el aro”. Estranjerira juteko pasaportia atako baldin bazan, “sección femenina”n eondakua behar zun neskak’e izan. Hortikan pasatakuan ordun ematen ziyoen. Baiño iten omen ziyoen kanastilla bat eiñ arazi, [...] izaten zan harako. Horrea etorri zan batian osaba Roman, siestan geundela, jai arratsalde batian. “Ze, nolaz etorri zea?”, ta, “zea, gure nausi horren alaba Zarautzen dao zea hor iten eta haren billa etorri naiz, ya bukatu dula ta”. “Nola?”, ta, “eske, estranjeira juteko pasaportia ateatzea jun da, soltera daolako ta abar, eta esan diyoe que tiene que pasar por un centro [...]. Hortik pasa ta geo kanastilla bat [...], beak jakingo du harekin ze in”, ta horrela gauzak. Norma batzuk zeuzkaten.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia