Elorrio (Bizkaia)

Txirrindulari holandesa Urkiola igo ezinda

Txirrindulari holandesa Urkiola igo ezinda Vuelta España sarri pasatzen zen Elorriotik. Txirrindulari holandesak esandakoa Urkiolan gora. Urkiola aldapa gogorra. Berak ere sarri igo izan du Urkiola. Elorriar batek berrogei kilorekin igo zuen, apustua medio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Vuelta España sarri pasatzen zen Elorriotik. Txirrindulari holandesak esandakoa Urkiolan gora. Urkiola aldapa gogorra. Berak ere sarri igo izan du Urkiola. Elorriar batek berrogei kilorekin igo zuen, apustua medio.

Transkripzioa

-Vuelta España bat, esate baterako, jente asko mobitzen zuan ikustera ta?
-Bai, bai, kamiñuan asko. Vuelta España sarri pasatzen zuen hamendik eta Urkiola ixo ta be bai. Gogoratzen nok baten Urkiolan-da holandes batek bizikeletan, ni enintzuan bertan suertau baiña, Ixo ezindda eskuen-da, "esto no es cuesta, pared!" esaten ei [...] (barreak).
-Hori Urkiolan, holandesoi. Eta bultzaraik bai, edo?
-Eskuen hartuta bizikeletia gora.
-Baiña zuek bultza ta ez ziñuen eitten?
-Ni enitzuan suertau orduan. Lagunen batek esanda.
-Heuk sekula igo dok Urkiola?
-Bai.
-Baiña bizikleta horrekin bai?
-Samur.
-Geratu barik?
-Samur.
-Heuretako Urkiola baiño gogorraorik topau dok?
-Ez. Nik hamendik urten be ez, Euskal Herrittik iñora. Ez, hamen Urkiola dok aldapaik gogorrena askogaittik. Santo Domingo-ta be bai baiña motxauak dittuk eta. Urkiola aldatz haundixa dok. Oiñ kurbakin apur bat mejorau xuek baiña.
-Gogorrena, zatirik gogorrena zein dok Urkiolan?
-Dana. Txarrena hoixe esaten xuek, Txakurzulo ta. Kantsau be eitten dok hara orduko ta.
-Kanbixo barik?
-Kanbixua, kanbixuakin. Elorrixoko batek Urkiolara hogetamazortzi-berrogei kilogaz ixo xuan. Eta berak eukiko [ittuzek] larogetaka kiluek eta. Hor durangar batzuk posturia ein xuen, ta geratu barik ixo xuan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia