Zarautz (Gipuzkoa)

Garaiko txirrindulari onenak

Garaiko txirrindulari onenak Orduko txirrindulari onenak: Elgezabal, Loroño, Bidaurreta... Bidaurreta anaiak nafarrak ziren. Txirrindulari asko ez ziren horretara dedikatzen. Expositok, esaterako, tailerrean lan egin eta baserria ere eramaten zuen. Atzerritarrak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-045-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Orduko txirrindulari onenak: Elgezabal, Loroño, Bidaurreta... Bidaurreta anaiak nafarrak ziren. Txirrindulari asko ez ziren horretara dedikatzen. Expositok, esaterako, tailerrean lan egin eta baserria ere eramaten zuen. Atzerritarrak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze korredore izan dezu garai hartako buruan edo? Zure, zera, maitatuena, edo?
- Bueno, ordun onentxona espriñan Cruz Ganzarain hori zan. Geo Oscar Elgezabal, Loroño bat. Ta Bidaurreta, naparrak zian hoyek, hiru anayak Bidaurretak. Hoyek prepaatu iten zian hoyek, prepaatu iten zian. Ta bestiak mitxelenatarrak. Bi anayak ta lehengusua. Bi anai hoyek [...] Españako txapeldun biyak izan zian ziklokrosian, ta nahiko, nahiko [...], bestiak baiño gehixio prepaatuak zian. Eta Bidaurreta hoyetakua zaharra [...] Felix, astegunian hemen tarteka-tarteka pasaran ikusten zan. Panplonan hasiko zan, baiño taka-taka-taka-taka honea buelta iten, ta. Garai hartan besteik ez zan ibiltzen. Exposito bat’e ibiltzen zan hortan. Acerosen lana in, Basarriyan seme bakarra zan, ta itxian morroi batekin ta andriakin ta ahal zuen bezela basarriya eaman, ta afiziyua, ta, tarteka ibili ta ez zan hola, hortako esklusibo oain daben bezela, meikuakin ta hola ta hola... “brillaba por su ausencia”.
- Bestela, estranjerikoik o hola? Ze korredore zeon ordun?
- Zea, Bartali ta Copi, hoyek zian hortan, Bartali ta Copi zian. Geo izan dia, ba, [...] ta beste zea hoyek, baiña garai hartan Bartali ta Copi.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia