Oñati (Gipuzkoa)

Bere lehenengo bizikleta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-004-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Betidanik izan du bizikletan ibiltzeko zaletasuna. Bere aita pisu handikoa zen eta bigarren eskuko bizikleta ona eta sendoa erosi zuen. Hura izan zen bere lehen bizikleta.

Transkripzioa

- Zure lehen txirrindua, lehen bizikleta noiz izan zenuen?
- Ba nik leheningo… ba eztakit, oso gaztetatik, ikasi beste baten bizikletiaz in neben, baiña gure aitta be pixu haundiko gizona zan eta bizikletia zahartutakuan iñ eben beste bat erosi, fuertiaua, bizikleta on bat erosi eben, ezta? Usaua erosi eben baiña aberats baten bizikleta on bat erosi eben, eta nire bizikletia ha izan zan. Aitta zaharrakin ibiltten zan, konpondu arte emun otsan, bizikleta zaharraz eta kanbixua eta jarri notsan gero eta hareaz haik eta ezkondu arte.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia