Baldintza egokiak II Errepublika aldarrikatzeko.Condiciones idóneas para proclamar la Segunda República

Eibar herri liberala; errepublikaren aldeko saiakerak 1930eko abendutik martxan zeuden. 1930eko abenduan, Jacan, Galán eta Hernández altxatu egin ziren eta Eibarren greba orokorra egin zen 3 egunez. Errepublika aldarrikatzeko baldintza egokiak ematen ziren Eibarren: Casa del Pueblo-a, sindikatuak, Agrupación Socialista, Juventud Socialista... herriak garbi zuen bere nahia zein zen. Liburutegi garrantzitsua. Bandera errepublikarraren ondoan, Galán eta Hernándezen argazkiak jarri zituzten. Eibar era un pueblo liberal, las primeras actividades a favor de la República estaban en marcha desde diciembre de 1930. En diciembre de 1930, en Jaca, Galán y Hernández se sublevaron y en Eibar se hizo una huelga general de 3 días. En Eibar se daban las condiciones idóneas para que se proclamara la República: La Casa del Pueblo, los sindicatos, la Agrupación Socialista, Juventud Socialista… El pueblo tenía claro lo que quería. Había una biblioteca importante. Junto a la bandera de la República pusieron las fotos de Galán y Hernández.

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Baskaran Guridi, Benigno
Herria: Eibar (Gipuzkoa)
Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan

Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra.

Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
Data:
Iraupena: 0:02:50
Erref: AB-106/004

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

- Hori ba, ze goizeko zazpietan, Eibarkoak guztiz ausartak, balienteak izan ziñeten eta Republika jarri zenuten, ta oker ez baldin banago, Casa del Pueblora joan ziren Toribio Etxeberria eta zure lagun bat -Lukas Alberdi- ta Bilbora hots egin zuen Toribio Etxeberriak eta esan zuen: “Bueno, zer pasatzen da Bilbon?”. Ta Bilbotik: “Ba hemen ez da ezer pasatzen”. Ta: “Nola ezetz?”, hori nola..., konta ezazu nola izan zen. Gogoratzen ze(r)a?
- Bueno, hori holaxe da, baiña baloria eukitzeko Republika baten alde banderia etaratzeko, motibuak e(g)oten di(r)a. Ta Eibar izan da herri bat, ba, dizienbrian ya Republikian atzetik asko ebizen Espaiñian, baiña dizienbrian 13an Jacan, Galán ta García Hernández sublebau zi(r)an ta Eibarren huelga jenerala e(g)on zan. Hiru e(g)unian e(g)on giñan huelga jeneralian!. Ta gero, horregandik aparte, indarra eukitzeko halako dei batek, ba zera e(g)on bihar da, historixan, herriko historixa barruan herrixak ze desio euki leikian e(g)on bihar da, ta Eibarrek ekan Casa del Pueblo haundi bat, ekan sindikatuak, ekazen agrupaziño sozialistia, juventud sozialistia, eta beste entidade deportibo batzuek Casa del Pueblo barruan. Horrekiñ esan gura dot, ba, herrixak, ondo definiduta e(g)uan ze gogo ekan ta ze organizaziñotzuk aberasten zittuan bere bultziakin. Bibliotekia be, 2000 bolumenekua ekan.
- Apirillaren 14ean, goizeko zazpietan gaiñera, bandera republikanoaren ondoan, oker ez banago, García Hernández eta Fermín Galán, Jacan fusilatutakoen bi argazkiak ere jarri zenittuzten, ez, Benigno?
- Bai.
- Eta bandera zer zan, momentuan fabrikatutakoa, momentuan jositakoa ala aurrez prepa(ra)tuta zegoena?
- Bueno, batzuk aurrez preparauta egongo zi(r)an, dudarik be ez da(g)o! Baiña horrek trapuok preparatzia ez da gatxa. Horrek trapuok aurrera eruatia izaten da gatxa, preparatzia ez.

Egilea(k):

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia