Benigno Baskaran Guridi
Eibar (Gipuzkoa) (1908-1984)
Biografia
Marcelino Baskaran sozialista eibartar ezagunaren semea. Umetan eta gaztaroan, irakurtzeko zaletasun handia. Baskarandarren etxean, "El Socialista" egunkaria irakurtzen zen egunero eta astero, "La lucha de clases". Politika liburuak ere sarri irakurtzen zituen Benignok. 13-14 urterekin Armeria Eskolara joan zen ikasketak burutzera. Tornero, ajustadore lanetan aritu zen eta ondoren aitaren tailerrean hasi zen lanean. Eibarko eta inguruko politika giroa zuzen-zuzenean bizi izan zuen eta berarengan politikarako zaletasun hori ere laister suspertu zen. Aita sozialista ezaguna izan zuen eta gainera lehenengo "abade laikoa" izan zen Eibarren. Aita hiltzean, Benignok hartu zituen ardura horiek bere gain.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AB-052 | 1976 | Egoibarra - Eibartarren Ahotan | |||
AB-106 | Egoibarra - Eibartarren Ahotan | Euskadi Irratia |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute