Eibar (Gipuzkoa)

Marcelino Baskaran eta hileta zibilak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-106-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Benigno, Marcelino Baskaranen semea da (II. Errepublikan alkateorde sozialista izandakoa). Marcelino izan zen lehenengo abade laikoa. Hileta zibilak zelakoak ziren. 1952tik aurrera Benignok hartu zuen ardura hori.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

-... Zenbaitten ustetan, zenbaittek dionez, Benigno Baskaran sozialisten apaiza da. Benigno Baskaran, ba, familia... betiko familia sozialista eta laiko bateko semea da eta bere aita Marcelino, Eibarko teniente-alkate izan zen gainera, teniente-alkate sozialista bigarren Errepublikan. Ta Marcelinok hitz egiten zuen lur emate edo entierro zibiletan, eta lan horretan bere semeak, Benignok, zuk, jarraitu zenion 1952. urtetik aurrera edo?
- Bai, hamabigarrena.
- Zer izaten da entierro zibil bat?
- Bueno, lehelengo eukitzen dau erderaz esanda, "un valor cívico", ez? Orduan denporan, gaur berrogei urte edo gaur berrogeta hamar urte. Ta frankismuan denporan, nere aitta hil zanian, lehelengo entiarrua egin gendunian...
- 52an?
- ... 52an, bandera bat jasotzia zan. “Gu holan giñuan ta oin be holan izango gaittuk ta holan nahi juau izatia”. Ta guk egin gendun orduan; esan be egin neban nik bertan kanposantuan, nik obligaziño bi nekazela: bat, semiana ta beste bat sozialistiana ta laizistiana.
- Eta zure aittak egiten zuen lan hura egiten jarraitu duzu duela denbora gutxi arte. Gaur egun ere bai?
- Ba, gaixuak erretirauta nago.
- Orain jarraitzen al du norbaitek?
- Bai, beti dago bateron bat egitteko.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia