Eibar (Gipuzkoa)

Maiatzaren 1a nola ospatzen zuten umetan

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-106-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetan maiatzaren 1a nola ospatzen zuten gogoratzen du: bandera gorriak manifestazioetan, etab. 3 / 8 orduak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Beste ospakizun bat ere gaiñean daukagu. Apirillaren 14aren ondoren badakizu zer etortzen den: maiatza, eta maiatzaren lehenbiziko eguna. Maiatzaren lehenbiziko eguna ospatze horrek ba al du sentidurik gaur egun, ikusirik langille mugimenduak, sindikatuak, ba, ez dakit, orain dela urte batzuk baiño askoz ere hillago daudela?
- Guretako "primero de mayo"a -ta neretako- beti izan da jairik nausiña. "Primero de mayo"a da jai bat langilliak, bihargiñak, kontuan euki bihar dabena. Eta neri umetako gauzak akordatzen jataz "primero de mayo" aittatu ezkerik. Guk ume-umetatik, bandera txiki gorri batzuk hartu ta manifestaziñuaren atzetik juaten giñanian, zortzi urte edo hamar edo hamabi urte edo, en fin!. Ta gero, gaiñera, ba, horrek legiok defenditzen han; neri sekula be ez jata ahaztutzen, por ejemplo, "ocho horas de trabajo, ocho horas de ocio y ocho horas de diversión", o sea, harek zortzi orduak eskatzen ziranian, eskatzen ziranian... ta ume-umetatik manifestaziño guztietan, hori zortzi ordukuori etorri arte, beti ikusi izan dittut; ta neri ez jataz ahaztutzen sekula be "primero de mayo"ko manifestaziñuak, ez umia izan naizenian ta ez nausixa izan naizenian. Neretako "primero de mayo"a da jairik nausiña, danen gaiñetik daona. Neretako ez dao beste jairik.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia