Eibar (Gipuzkoa)

Errepublikaren aldarrikapena Eibarren

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-106-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Odol tanta bat ere isuri gabe aldarrikatu zen Errepublika Eibarren. Apirilaren 12an hartutako erabakien artean, kaleetan zaintzaileak jartzea izan zen bat. Eguna luze joan zen, arratsaldeko 16:00etan Madriletik eta Bartzelonatik baieztapena jaso arte.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Ta gero guk ez gendun nahi odolik, ta ez zan bota odolik.
- Odolik ez zala bota... Hauteskundeak apirillaren 12an ospatu ziren, botoak ikusi zenittuzten Eibarren bloke republikano-sozialistak irabazi zittuela, eta apirillaren 14ean goizeko zazpietan jarri zenuten bandera Eibarren.
- Bai.
- Eta esaten duzu odolik ixuri gabe egin zela botereen transmisioa. Erregeak, Alfonso XIII.ak orduantxe egin zuen ihes, ez? Hanka Espaiñiatik.
- Bai, hanka.
- Ze gauza dauzkazu gogoan egun hartakoak? Goizeko zazpietako bandera jartze hura... beste ze gauza dauzkazu gogoan?
- Ba, bakian aldekuak zela izan garan, ba, guardixa bat nonbrau zan kalietan ta plazetan zaindu deixen iñor badator...
- Lapurretak eta...
- ... lapurretak edo -en fin!- honek gauzok aprobetxatzen dittuenak. Lehelengo bat biharra haxe izan zan. Ta gero, eguna geruago ta luziagua egitten jakun, ez zan etortzen konfirmaziñuori arratsaldeko laurak arte Barzelonakua ta Madrikua.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia