Usurbil (Gipuzkoa)

Hauteskundeetan botoa sekretua eta pertsonala?

Hauteskundeetan botoa sekretua eta pertsonala? Gerra aurrean, hauteskundeak zirenean, ika-mikak egoten ziren. Garai hartan, nagusiak agintzen zion etxeko maizterrari nori eman behar zion botoa; bestela, etxetik kanpo bidaltzen zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra aurrean, hauteskundeak zirenean, ika-mikak egoten ziren. Garai hartan, nagusiak agintzen zion etxeko maizterrari nori eman behar zion botoa; bestela, etxetik kanpo bidaltzen zituen.

Transkripzioa

-Ez dakit republikako garaiyian izango zan edo leheno zan; zeatikan republikan aurretik zan "dictadura de Calvo Sotelo", "el año"... veinticincotikan treinta edo hola. Republika "treinta, treinta y uno" edo hola [irten] huan, haren aurretikan "dictadura de Calvo Sotelo". Ez dakit hua zan ala republikan zan. Botaziyuak zienian -orduan izango zian hanguak iki-makak-, holakotan "intereses", diputau zein atera ta. Hau diru pixkat zuenen kontua izango zan noski, gaiñontzian ez baiño. Baserritarrak, maixtarrak jeneralian izaten zian eta. Nausiyak esan zuk holakoi bota bihar diozu /bihyozu/.
-Eta harei bota behar?
-Botaziyua ez dakit sekretua edo nolakua izango zan. Usurbillen bazian bat edo bi nausiyak nahi zun diputaduai botua bota ez ziyelako, etxetik kanpoa, baserritik kanpoa. "Y a callar, y no pasa nada".
-Orduan botoa ez zan sekretoa?
-Ez zan izango sekretua.
-Eta nolaz enteratzen zian?
-Tranpa ingo zuen eta hor.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia