Usurbil (Gipuzkoa)

Gerra hasi zen eguneko oroitzapenak

Gerra hasi zen eguneko oroitzapenak Gerra hasi zen eguna gogoan du. Herriko defentsa eratu zen orduan, eta errepublikaren alde azaldu ziren herritar batzuk.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-022-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zen eguna gogoan du. Herriko defentsa eratu zen orduan, eta errepublikaren alde azaldu ziren herritar batzuk.

Transkripzioa

-Gogoratzen al dezu zuk gerra hasi zanian nola izan zan?
-Gerra hasi zanian treintaiotxuan ni tanborra jotzen ari nintzan aittakin plazan. Aittak txistua ta ni tanborrakin. Ta "dieciocho julio" egun hortan plazan hor, ta hemen Patrinetik behetik gora grupo bat, ez zekit zein zian, pistolakin da!-da! bi tiro in eta "fuera grupos!" eiñez eta. Jente guztiya korrika, Gertrudiseneko portalea sartu giñun eta zean eta. Hua zan hasiera gerran. Orduako nunbait deklaratu zan gerra ta haik ez zekit zein izango zian, zein partidutakuak izango zian; "fuera grupos" eta zean etorri ta. Hasiera. Huaxe gooratzen zait.
Emaztea: -Treintaiseisian zala.
-Treintaseisian, bai. Nik zortzi urte, zazpi urte. Zazpi ta erdi nittun. Ta hasiera hua gooatzen zait. Eta geo... Bai zeoze goatzen dia, hemen plazan kuadrilla juntatu ta Andatzaa, gerra zatorrela ta hemen nazionalistak eta milizianuak eta hola juntatu ta gerra iteko haien kontra, militarren kontra. Militarrak altxatu zian. Republika zeon eta militarrak altxatu zian republikan kontra ta. Geo republikan ze alde atea zian ba, ba hemen ordun zian, guardazibillak'e batzuk bai republikan alde. Klaro, republika baizan gobierno zea, natuala. Ta guardazibillak eta mikeletiak'e bai ta republikan alde atea hittuan. Ta hoik zian geo milizianuak zian "Frente Popular", eta hoik danak juntatu zian militarren kontra itteko. Baiña militarrak etorri zienian danak...
-Hemen elkartu zianian danak hori prestatzeko, zein zan horren buruzagiya hangua?
-Bazian ordun'e, baiño nei ez zaizkit gooratzen zein zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia