Usurbil (Gipuzkoa)

Herritarrek defentsa antolatu zutenekoa

Herritarrek defentsa antolatu zutenekoa Gerra hasi zenean, herritarrak elkartu egin ziren eta defentsa eratu zuten. Frontera nora joan ziren aipatzen du. Herrian bertan ez zen egon borrokarik, inguruko mendietan baizik. Zaurituak herrira ekartzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, herritarrak elkartu egin ziren eta defentsa eratu zuten. Frontera nora joan ziren aipatzen du. Herrian bertan ez zen egon borrokarik, inguruko mendietan baizik. Zaurituak herrira ekartzen zituzten.

Transkripzioa

-Zer zian herrikon batzuk, pixkat moituagoak hor?
-Bat badakit hemen plazan edo hola zea gaztiak, nunbait, gerraa jun bihar zala ta. Ordun partidua hemen zan nazionalista, bat, Partido Nacionalista Vasco. Ta bestia... Ez zekit beste partiduik, UGT ta, holako zeak bahittuan.
Emaztea: -UGT sindikatua.
-Bai, sindikatua zian, baiño geo partiduk'e bazian, CNT ta hoik danak sindikatuak zian, baiño. Behintzat kuadrilla gazte-jendia plazan juntatu dek kuadrilla ta. Ordun herriko jauntxuak izaten zienak, bat behintzat Joxe Olano zana, zaharra, aitta, e! "Ia mutillak, oain dek garaya eta! Ia mutillak!", eraiyak ematen eta "Ia mutillak!" eta. Baiña ez naiz hortaiño, handikan aurrea zein zien mandokuak eta hola ez zait goatzen.
-Gero haiek elkartu izanagatik eta zigortu zituzten gero bestiek, edo defentsa montatu eta listo?
-Bai, gerra, frentiak eta geo pixkat organizatu zian geo. Militarrak bai organizatuta zeuden baiño hemen geo pixkat organizatu zian. Frente Popular hoi, nazionalistak ziala, gero guardia zibil batzuk, mikeletiak eta pixkat organizatu zian hain kontrako. Bizkain hor zea "Cinturón de Hierro", denboa askon egon zien lutxan hor, batekin ta bestiakin. Hemen'e Bordatxoko gaiñian hemen'e egondu zian zeak bestien kontra. Hor Usaskuko gaiñian kaiñoi bat jarri ziyen eta. Zeatikan, Saldetxutikan kaiñoiyekin hemendik hara eta handikan honea nola bota... Gu hor egoten giñun begira, eta gaiñetik riiii! haren granada nola zatorren soiñua sentitzen gendun. Ta hortxe egoten giñan beira. Ta Usaskun zeon hortan bonba, eta bat hil zan gaiñea, eta bestia herittu in zuen hor.
-Zuei ordun ez zizuen bildurrik ematen gerra zanak edo?
-Tartian hor ibiltzen giñan. Baiño hemen bertan herrin ez zan izandu lutxik; hor gaiñian Iosuko gaiñeku hoi ta geo Donostia hartu zuen, militarrak sartu zian Donostia, eta Donostitikan hortikan Igeldon barrena-ta Oriyora sartu zian ta hemen ez zan izandu herrin. Hemen herrin ez.
Joxe: -Baiño herittuk ez al zittuen ekartzen honea, Mixerikordira.
-Bai, Usaskukuak ekarri ziyen, hildaku hoi ekarri ziyen. Eta herittua horra ekarri ziyen. Mixerikordira ekarri ziyen. Hor eon huan. Han niñun ni han. Ta gizon batek nola esan ziyon han herittubai: "Muchachos, esto es la guerra". Alegiya, jentiak ez baizun iruitzen hola gaiñea gerra zanik eta, ez zitzaion iruitzen gaiñea. Tiroka handik eta tiroka...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia