Aramaio (Araba)

Azkoaga auzoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-013-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Azkoaga auzo oso zabala da. Eskoriatzako Marin auzoarekin muga egiten duten Azkoagako baserri batzuen izenak aipatzen ditu: Arotzibar, Gatxekarro, Arrupe eta Uletza (galdutako baserria).

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hau ze auzo da?
- Hau Azkoaga.
- Azkoaga?
- Bai. Azkoaga da, Altza Azkoaga, [Zabala] be... ta... dana da Azkoaga. Dana da Azkoaga. Hau oso basarri zabala da, edo... auzo zabala. Azkuagai toketan jakon baserri batzuk [zian] Marin. Ezautzen dozu Marin?
- Bai, gitxi gorabehera bai.
- Haren onduen daz Arotzibar, Gatxekarro ta Arrupe. Ta Uletza. Uletza ya ez dau esistiduten. Hor lau baserri edo zien Azkoagakuak. Aramaixo partien mugarrixen harrapetan dau horrek.
- Aramaixo haundixa da orduan!
- Zabala ta handixe! Bai! Ta Azkuagakuek harek. Oin, ba, ya kasik bizi be ez die eitten, egoten die astegoixenetan ta holan egoten die harek. Batzuk Eskoriatzan ta beste batzuk Bittorixan-ta bizi die. Klaro, gero lanien juten da... Hori normala da.
- Hori aldatuko zan gehixenbat, ezta?
- Bai! Gehixen-gehixen hori aldatu da. Hoixe aldatu da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia