Antzuola (Gipuzkoa)

Baserritik kalera lanera

Baserritik kalera lanera <p>1920ko martxoaren 20an Goikoetxe baserrian jaiotakoa. Irimoegi auzoa nolakoa zen. Baserri inguruan dauden beste baserri batzuk. Baserrietatik jendea noiz hasi zen kalera jaisten. Josefa 1936an ekin zion herrian lanari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-057-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1920ko martxoaren 20an Goikoetxe baserrian jaiotakoa. Irimoegi auzoa nolakoa zen. Baserri inguruan dauden beste baserri batzuk. Baserrietatik jendea noiz hasi zen kalera jaisten. Josefa 1936an ekin zion herrian lanari.

Transkripzioa

- ... ze urtetan...?
- "Veintidós de marzo del año veinte".
- Ta ze auzotan? Edo basarrixan...?
- Bai, hantxe jaiota, bai, Sarasketan.
- Ze izen daka?
- Sarasketa. Bueno, Goikoetxe edo Sarasketa-goiko, bixak esaten [...]. Honena Sarasketa da, eta gero, guria, ba, Goikoetxe... Goikoetxe lehen. Oin Sarasketa-goiko... Goikoetxe. Goikoetxe.
- Sarasketa [gero].
- Bai, bai, Goikoetxe.
- Zuendako beti Goikoetxe?
- Bai, bai. Bai, bai, Goikoetxe. Oin be nere semiak esaten [...] Goikoetxe, Sarasketa, hola ibiltzen dia hemen.
- Esaten dozue, baiña, zeuen basarrittik gora oindiokan beste basarriren bat be badaola?
- Ez, hor ez. Gero atzera bueltan bai, baiña ya horrek Urretxu aldera ta beste... aizpurutxo aldera ta... ya horrek bueltan. Horrek bueltan. Guretik gora ez dao beste basarririk.
- Eta auzua? Ze auzotan dao?
- Irimoi, Irimoi auzua.
- Eta zelan gogoratzen dozu zuk Irimoi auzua umia ziñanian edo gaztetan? Asko aldatu da?
- Zela gogoratuko dot, ba? Aldatuko ez zan, ba? Bueno, bueno, bueno... Aldatu dana! Dana aldatu, dana aldatu.
- Basarrixak orduan danak egongo zian bete-beteta, ez?
- Bai. Soruan be illaran arta-jorran ta arbi-jorran ta danak illaria, jente pillia orduan. Eta gero, gerriakin ta lanakin ta historixiakin gero iñobe [bae] ixa geratu. Gu bezela fabrikara jende asko alde zan, ta gero etxetan, ba, poliki-poliki bajau jendia ta labrantzia gutxittu.
- Eta jentia... gerra ostian hasi zan fabriketara-eta jentia?
- Bai. Gerra-denporan be bai. Gerra-denporan be... Oseake, ni hasi nitzan lanian, veinte... treintaiseisian.
- Justo gerriakin batera?
- Bai, horixe, treintaiseisian.
- Eta auzua, esaten dozu, asko aldatu dala. Basarrixak lehen danak egongo zian beteta...
- Lehen basarrixak danak beteta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia