Antzuola (Gipuzkoa)

Irimoegi auzoa nolakoa zen; inguruko baserriak

Irimoegi auzoa nolakoa zen; inguruko baserriak <p>Ingurua, auzoa nolakoa zen. Baserri izenak. Urretxu eta Aizpurutxo aldera zeuden baserriak. Noizean behin Elosura joaten ziren erromeriara. Urretxu aldera joateko joerarik ez zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-057-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ingurua, auzoa nolakoa zen. Baserri izenak. Urretxu eta Aizpurutxo aldera zeuden baserriak. Noizean behin Elosura joaten ziren erromeriara. Urretxu aldera joateko joerarik ez zuten.

Transkripzioa

- Eta auzua, esaten dozu, asko aldatu dala. Basarrixak lehen danak egongo zian beteta...
- Bai, lehen basarrixak danak beteta. Gure behekua, honena, Sarasketa, bat. Gero, handik behera Iribar esaten jakona, han hiru bizitza, hiru familixa. Gero, Arluz-txiki, Arlutz-haundi eta Etxeberri, Otamendi, Irimo, Euzkitza, [Irausta], Iralatorre bi, bikixa... Irala beste bat, oin lar-artian sartuta daona, ta lehen altua zana, e! Alkatia be hangotxia zan denpora baten. Ta gero [Aitza], [Aitza] beste bi, eta horretxek. Ibarre, gero oin zera ipinitta daona, hau, agroturismo. Bai, bai. Irimoegiko etxiak, ba, horretxek.
- Askotxo zian, orduan, ez?
- Bai! Mordua, mordua, saillian-saillian.
- Eta lehen esan dozu atzeko partetik-edo beste basarriren bat zeuala gorao, ta urretxu aldera edo Aizpurutxo...
- Bai, bixetara. Batzuk Urretxu... osea, [Baztarriña], hiru bizitza baitta. Gero, Ur-salto ta horrek be, horrek Aizpurutxo aldea. Eta gero, Urretxu aldea, berriz, egongo dia, ba, harek Urretxukuak ya: [Beain] ta hor beste batzuk.
-Eta Urretxu ta Aizpurutxo inguru horrekin hartu-emona bazekazuen?
- A, guk ez. Guk gutxi.
- Osea, honutz jotzen zenduen, ez? Antzuolara ta...
- Bai, bai, guk gutxi. Ez giñuan... Elusura Asenzio egunian bakarrik erromerixara.
- Baiña bestela...
- Ez, bestela ez geunkan horretan guk...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia