Beasain (Gipuzkoa)

Basoak gaur baino garbiagoak

Basoak gaur baino garbiagoak Mugak asko zaintzen ziren. Baserritarren arteko harra-marrak. Basoak oso zainduta egoten ziren; garbi-garbiak. Orbela biltzeko "zarbea" erabiltzen zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-016-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mugak asko zaintzen ziren. Baserritarren arteko harra-marrak. Basoak oso zainduta egoten ziren; garbi-garbiak. Orbela biltzeko "zarbea" erabiltzen zuen.

Transkripzioa

- Alaba: Eske ordun diskusiok´e hola belar pixkat bizilaunek…
- Mugan.
- Alaba: … mugak mozten baldin bazon, hasarrau ta dana eitten zien baserritarrak.
- Bai. Hemen…
- Alaba: Hua zan…
- Asko zaintzen ziren?
- Alaba: … pekatue zan balarra kentzea batek bestei.
- Hemen guk, zea… jakiñe, nausi batena zan hau. Da. Zea gendun… Nola zon izena honek?
- Alaba: El Duque del Infantado, esan diot.
- Bai. Eta, jakiñe, horrena bezela gurea. Baiño ter(re)nok partittuta zeren, nun mugak. Eta hemen beheran murkoa, zeak, hemengo amonak, ittaiekin ebaita ekartzen emen zon belarra muiñokoa. Ta hemengo aittonak hoiña zala muiñoa ta muiñoa izaten da goiko ter(re)nok daukenana izaten da behera jo arte, murkoa seiñale zon. Ta horrekin hasarrau. Ta hor goien mendin, berriz´e, segan eitten zoena zuzenen eman behar, e? Zea, mugea. Diskusiok zertako, danak bertan utzita jun behar ta.
- Alaba: Oain dana laharrak. Oain dana laharra ta belarra.
- Dana, bueno…
- Alaba: Baiño ordun zan belarra ta hola…
- Bai, asko zaindu behar zan. Bakoitzak…
- Alaba: Bakoitzek bere terrenok.
- Bason orbela´re… Orbela´re ekartzen gendun, gaztiña-hostoa ta eroitzen zanen ta, hango belarrakin batera ebai ta ekartzen zan. Ta saski bat bakarrik´e ez zan uzten bason! Dana aitzeneko hondarra´re bilduta ekarri behar etxera orbela! Oain han geatzen die danak, orbelak eta gaiñetikook.
- Alaba: Erratzakin´e bai, ez? [Eskoarekin partez]…
- Erretza? Hoixe!
- Alaba: Erretza´re bai pasau.
- Bueno…! Majiña bat aldiz…
- Alaba: Garbi-garbi gelditzen zan basoa.
- Majiña bat aldiz ein non nik juten nitzenen eskoarekin baiño hobeto bitzen zala ta. Baztarren eoten zien zeak izaten zien… elorriik.
- Alaba: Elorri, bai.
- Ta harekin ein hola eskuun kendu eskue ibilli behar zan lekukoa ta sokekin lotu ta zarbea orbelak bitzeko. Ez zan hua bezalakoik. Harek bitzen zon ondo! Ta holakook einda nao ni majiña bat, e?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia