Azkoitiko Apasagasti baserrian morroi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-011-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
14 urterekin bi urtez morroi egon zen Azkoitiko Apasagasti baserrian. Beti ganadu inguruan ibiltzen zen Juan Jose.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko martxoaren 13a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: AZK-011/008
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
-Eta gero esan dezu baserrien ganadue zeunkazuela eta. Eta zer egiten zenduen, soroa eta baserrie eta eskola, danak batera?
-Bai, eskola. Mutil-koskorra, ni amorraue nintzen irixekin eta orduen´e, eta hamentxe. Batzuetan eskolaa eta bestien gerau eta holaxe, segi. Perpezixo haundirik ez, holaxe ibili. Gazte-denporia holaxe pasau. Gero hamalau urtekin bi urte morroe hor baserri baten pasau nittun. Hamalau urtekin jun eta hamaxeira arte.
-Ze basarrittan?
-Hortxe, Apasagastin. Hortxe ganaderixa dagona, hortxe bertan.
-Emaztea: bi mutil zeuzken eta bixak gerrara eraman.
-Haiek gerrara eaman eta ni egon nintzen gero. Bestela beti Epelarren, eta hementxe, ardi, bihor, eta jairik´e ez askotan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!