Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin mendizale

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra hasi aurretik Eibarko Klub Deportiboarekin joaten zen mendira. Garai hartan liberalak joaten ziren batez ere mendira (abertzaleak eta sozialistak). Mendia eta politika. Mendigoizaleak. Gerra garaian, herri askotako geltokietan zaintzaileak egoten ziren eta askotan mendizaleak preso sartzen zituzten, besterik gabe. Gorbeiara edo beste mendi batzuetara joaten zirenean, baserritar eta artzainekin hartu-eman handia izaten zuten. Euskaltzaletasunaren hastapenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Mendiak garai haietan bi eginkizun zituen, dudarik gabe: bata kirola zen eta askatasun leku bigarrena. Askatasun leku eta doktrina leku ere bai. Hau da, ideak eta transmititzeko, emateko, pasatzeko eta abar. Eta erakundeak zeuden propio, mendigoizale erakundeak, alderdietakoak eta abar.
– Bai. Hori guk… Ni gerra onduan mendian hasi eta geruago sortzen da hori. Baiña mendizale jentea, guk… han… klub bat izan zen zaharra. Ni gerra aurretik afiliatu nintzen: Club Deportivo Eibar. Hor deporte amateurrak egiten ziren eta, bueno, ta egiten dira. Eta hor zenbait deporte egiten ziren eta mendizalien saila zeguan. Eta hor, mendizalietan, gerra onduan ere mobitu genduan hori. Bueno, hasi zanian, belaxe hasi nintzen ni hor. Eta hor kolaboratzen nuan. Gero, mendira juaten giñanian, dena liberal jentea zen: abertzaliak eta sozialistak. Besterik arrarua zen. Ta, klaro, giro horretan. Gu juaten giñanian mendira, elkarrizketak eta danak izaten ziren… Ba bueno, garai haretan gogoratzen naiz gerran pasatutako gauzak kontatzen hasten ziran zaharraguak; zertzuk pasatu zituzten, nundik nora eta beren abenturak, gerrakuak. Baiña beti zera. Gero baita ere persekuziñua eukitzen genduan, ze herri askotan, Bizkaia aldian batez ere, abertzalia zen… Mendizalia berez abertzalia zen bezela. Bazan mobimiento bat, Bilbo aldetik sortua, mendizaleena, mendigoizaleena. Eta harekin nunbait konfunditzen giñuzten eta ez giñan horrela. Eta toki askotan, ba, bueno, kaso asko izan ditugu konta eziñezkuak: Villaron , Zornotzan eta, batez ere Mañarin. Mañari karlista herria zen, karlistaz beteta. Nik ez dakit gehiengua izango zen, baiña han orduan momentuan bai beste iñor [geldik ez zeguan]. Eta gu pasatzen giñanian Mañaritik morralekin, burua makurtu eta azkar pasatu, hitzik ere egin gabe eta iñora begiratu gabe. Hori izaten zen gure… Han konpromisua zen hitz egitia. Danak zeuden nundik salatuko zerbait.
– Zelatan.
– Eta zuk… Nornahik zeukan eskubidia denunziatzeko eta zera. Eta ni gogoratzen naiz –ezin izan nintzen juan ni– Gorbeara juan eta guk Villarotik hartzen genduan. Villarora. Lemonaraiño trenez eta han hartzen gendun tranbia eta tranbian. Eta gero gaua egin, zera. Eta goixian goiz urten, goixian bostetan edo bost eta erdietan Gorbeara. Buelta egin eta gaberako Eibarrera, bide beretik. Eta zenbait aldiz juan giñen. Han be mendi asko, diferentiak, ta, gaiñera, gustau mendi altuak eta mendi ederrak. Parajiak ederrak. Gogoratzen naiz behin, ni ez nintzan juan, ezin izan nuan, eta lagunak –zazpi lagun edo– hartu, tranbiatik jetsi eta beste gabe preso sartu zituzten. Gau guztia preso egin eta biharamonian hartu eta bueltako tranbia hartu eragin, hartuarazi, eta buelta egiteko. Eta insultuz beteta hartu zituzten. Ba batek zinturoia zeukan kolorietakua, baiña, bueno, eukingo zuan gorria, zuria eta berdia, baiña beste kolore batzuk be bai. Baiña ezetz, disimulatuta zituala zerak. Eta hain zuzen hori zan pertsona bat oso sozialista, ez zan abertzalia. Ba hori zinturoiagaitik zazpirak preso sartu zituzten eta gau guztia kartzelan egin eta gero Villaron, hurrengo egunian etxera. Horrek gauzok pasatzen ziren.
– Hori gerra ondorengo…
– Gero bazuten gerra onduan beti, errelebuak egiten zituzten zenbait estaziotan. zaintzailia: obserbatzen mobimientuak, zerak, klandestinidadeko... [bat ibiltzen zan] nunbait. Baiña guk momentu hartan halakorik pentsatu be ez. Eta izaten zan bat Zornotzan, Amorebietan. Boo! Han egoten zan [bera]. Ezagutzen genduan. Egoten zan begira-begira. Gaiñera aurrian jarri, eskuak kurutzaturik eta begira-begira-begira egoten zan gure mobimiento guztiak, zer esaten genduan ta dena. Eta euskaldunak ziran. Eta halan, beste nundik falta bat hartuko bere abentura bat egiteko. [Ta badakit] euki zituztela disgusto asko mendizale askok. Eta gu hor ixilik ibiltzen giñen. Eta hoiek batetik reakziño bat sortzen dizu eta injustizia baten azpian ikusten duzu zure burua eta gero zerbait egin nahi duzu. Eta, bueno, ni ba lehelengo, esan dizudana: sozialistekin hasi nintzen, baiña gero soldadutzara juan nintzanian, ba, gauza asko aldatu nituan. Ze ni oso adiskide... egin nituan batez ere Aralarren eta Gorbeian… Ze horrek egunetarako juateko… Egun baten nekezak ziran. Gaua pasatzeko eta, artzain batekin eta, bueno, beti erregalotxoren bat eraman eta lagun egin eta bertsuetan egin eta ipuin zaharrak entzun ta. Eta halako ezagukerak. Gero basarrietan berdin. Guk edozein tokitan iturririk ez zekigun nun zeguan eta basarri batetik pasatzen giñan: ura eskatu edo zeozer eta beti ondo hartu izan naute. Izan dut holako zer bat, kariño bat, jente nekazariari eta zereri, artzaiñeri. Bueno, guk, egoismoz geuk be bihar genduzelako, ezta? Baiña oso ondo tratatuak. Ta beti euskeraz. Gero horrek, baita ere, erakusten zidan lehelengotik nekezak, ba… Eibarko euskeratik Gipuzkoan –Bizkaian ez, baiña Gipuzkoan–, beti kostau egiten zan, baiña gero juaten giñan ulertzen hitzak eta konprenditzen genuen eta bueno. Eta alkar hurbiltze bat. Eta, egia esan, banuan holako kariño bat sartua jente umil horri. Eta gero soldadutzara juan eta ikusi hoiek erderaz ez zekitelako zelako zigorrak eramaten zituzten eta zelan burla egiten zioten jenteak, tontua balitz bezala. Nik hori ezin nuan sufritu. Orduan kezka horrek eraman niñun –lehelengo bultzada gogorra– euskaltzaletasunera. Eta gero irakurtzetik.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia