Soraluze (Gipuzkoa)

Baserrian goserik ez gerra-denboran

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Goserik ez zuten pasatu gerra-denboran. Gauez Osintxuko errotara joaten ziren. Baserrian ez zuten goserik pasatu bertan bazutelako zer jana, baina kalean bai. Gerra-osteko hasierako urteak ere txarrak izan ziren.

Transkripzioa

- Ta orduan, e... goserik eta zuek pasau zenduen edo, zela izan zan?
- Ez genduan guk goserik pasau, e? Gosia... urtia egon zan baiña... Porke gu basarrittikan juaten giñan, e... Osintxura gabian, zorruakin.
- Errotara ta?
- Errotara. Han iriña zertu ta... gero basarrira, ezta? Ta, ba, labe-sua eitten genduan ta guk ez genduan goserik pasau.
- Jateko behintzat euki zenduen...
- Bai, ta, badakizu, ganauak be bagenkazen ta esnia be bazeunkan ta goserik ez genduan zertu, baiña orduan kalian ta gose-urte haundixa egon zan, e!
- Bai, hori esaten doste...
- Orduan ogixa... nik ez neban pentsatzen ikusi be eingo zanik oin ikusten doun moduan. Gero bukatu zan gerria ta ondoria, haura zan gose-urtia haura!
- Gerria bukatu zan ta ondorengo urtian?
- Bai, gose-urtia baiña ikaragarrixa!
- Bai, e?
- Bai.
- Ta gerria eguan denporan be bai. Gerria egon zan denporan be, ba, gosia zeuan…
- Orduan gerria egon zanian hemen apurtu zian etxiak eta holakuak?
- Hemen ez, hemen ez zan apurtu, gerria egon zanian. Ostian bai, Durangon ta, ezta? Orduan apurtu zittuen, bueno! Durango ta Gernika ta horrek bai apurtu zittuen.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia