Eibar (Gipuzkoa)

Mendizaletasuna ume-umetatik

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Umetako ibilerak; kirolzalea. Mendizaletasuna ume-umetatik sentitu izan du; toki berriak ezagutzeko grina. Esploratzaile mentalitatea zuen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Mendizalia nintzan beti.
– Horra goaz. Zu gerra aurrean, mutiko zinela, oso kirolzale ere bazinen.
– Bai, mutikotan dana gustatzen jatan. Pelotan txarra nintzan biharbada –gero konturatu nintzan– ez nebalako ikasi lehelengo eskuak berotu bihar zirala. Ze ni zirti-zartaka hasten nintzan eta eskua haundittu. Eta horregaittik pelotan ez neban asko egin: laga egitten netsan. Baiña gure zerak bi deporte ziran: pelotia eta fooballa.
– Baina zuk hirugarrena zenuen ordurako: mendia.
– Bai. Baiña fooballian be bastante. Momentu baten, infantill esaten dan hórrek kanpeonatuak eta hórretan… Ekipo baten nenguan, baiña ekipo horretan faltau egitten neban asko : eguraldi ona zala-eta, ni mendira juaten nintzan. Billatzen neban beti lagunen bat edo bateron bat eta mendira. Gustatzen jatan halako parajiak ezagutzia, ze Eibarko zuluan zer egin bihar dozu? Nahi neban panorama zabalago bat ikusi eta mendi gaillurren batera igo eta han ikusi beste aldia eta gero parajiak ezagutu. Holako esploradore mentalidade bat neukan, parajiak ezagutzekua. Eta hortik gero geldittu nintzan mendixakin. Mendixan praktikau dittut egin diran deporte guztiak. Deporte moduan eta parajiak ezagutzera.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia