Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin mendizale

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Gerra hasi aurretik Eibarko Klub Deportiboarekin joaten zen mendira. Garai hartan liberalak joaten ziren batez ere mendira (abertzaleak eta sozialistak). Mendia eta politika. Mendigoizaleak. Gerra garaian, herri askotako geltokietan zaintzaileak egoten ziren eta askotan mendizaleak preso sartzen zituzten, besterik gabe. Gorbeiara edo beste mendi batzuetara joaten zirenean, baserritar eta artzainekin hartu-eman handia izaten zuten. Euskaltzaletasunaren hastapenak.

Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra.

Transkripzioa

– Mendiak garai haietan bi eginkizun zituen, dudarik gabe: bata kirola zen eta askatasun leku bigarrena. Askatasun leku eta doktrina leku ere bai. Hau da, ideak eta transmititzeko, emateko, pasatzeko eta abar. Eta erakundeak zeuden propio, mendigoizale erakundeak, alderdietakoak eta abar.
– Bai. Hori guk… Ni gerra onduan mendixan hasi eta geruago sortzen da hori. Baiña mendizale jentia, guk… han… klub bat izan zan zaharra. Ni gerra aurretik afiliau nintzan Club Deportivo Eibarren. Hor deporte amateurrak egitten ziran eta, bueno, egitten dira. Eta hor deporte batzuk egitten ziran eta mendizalien sailla eguan. Eta hor, mendizalietan, gerra onduan be mobidu gendun hori. Bueno, hasi zanian, belaxe hasi nintzan ni hor. Eta hor kolaboratzen neban. Gero, mendira juaten giñanian, dena liberal jentia zan: abertzaliak eta sozialistak. Besterik rarua zan. Giro horretan, gu juaten giñanian mendira, alkarrizketak eta danak izaten ziran… Ba bueno, sasoi haretan gogoratzen naiz gerran pasautako gauzak kontatzen hasten ziran zaharraguak; zertzuk pasau zittuen, nundik nora eta euren abenturak, gerrakuak. Baiña beti zera. Gero baitta be persekuziñua eukitzen gendun, ze herri askotan, Bizkaixa aldian batez be, abertzalia zan… Mendizalia berez abertzalia zan. Bazan mobimiento bat, Bilbo aldetik sortutakua, mendizaliena, mendigoizaliena. Eta hárekin nunbait konfunditzen ginduezen eta ez giñan holan. Eta toki askotan, kaso asko izan dittugu kontau eziñezkuak. Villaron , Zornotzan eta, batez be Mañarixan. Mañarixa karlista herrixa zan, karlistaz betetakua. Nik ez dakit gehixengua izango zan, baiña han orduan momentuan bai beste iñor ez eguan geldik. Eta gu pasatzen giñanian Mañarittik morralekin, burua makurtu eta bizkor pasau, berbarik be egin barik eta iñora begiratu barik. Hori izaten zan guri… Han konpromisua zan berba egittia. Danak eguazen nundik salatuko zegozer.
– Zelatan.
– Eta zuk… Edozeiñek eukan eskubidia denunziatzeko eta zera. Eta ni gogoratzen naiz –eziñ izan nintzan juan ni– Gorbeara juan eta guk Villarotik hartzen gendun. Villarora. Lemonaraiño trenez eta han hartzen gendun tranbia eta tranbian. Eta gero gaua egin, zera. Eta goixian goiz urten, goixian bostetan edo bostak eta erdietan Gorbeara. Buelta egiñ eta gaberako Eibarrera, bide beretik. Eta zenbaitt aldiz juan giñan. Han be mendi asko, diferentiak, baiña gustau mendi altuak eta mendi edarrak. Parajiak, edarrak. Gogoratzen naiz behin, ni ez nintzan juan, eziñ izan neban, eta lagunak –zazpi lagun edo– hartu, tranbiatik bajatu eta beste barik preso sartu zittuen. Gau guztia preso egiñ eta bixamonian bueltako tranbia hartu eragiñ eta buelta egitteko. Eta insultuz beteta hartu zittuen. Batek zintturoia eukan kolorietakua, baiña bueno. Eukingo eban gorrixa, zurixa eta berdia, baiña beste kolore batzuek be bai. Baiña ezetz, disimulauta zittuala zerak. Eta hain zuzen hori zan persona bat oso sozialistia, ez zan abertzalia. Eta hori zintturoiagaittik zazpirak preso sartu zittuen eta gau guztia karzelan egiñ eta gero Villaron, hurrengo egunian etxera. Hórrek gauzok pasatzen ziran.
– Hori gerra ondorengo…
– Gero baeuken… Gerra onduan, beti relebuak egitten zittuen estaziño batzutan zaintzailliak: obserbatzen mobimientuak, zerak, klandestinidadeko zer batzuk baebizen nunbaitten. Baiña guk momentu haretan halakorik pentsatu ez. Eta izaten zan bat Zornotzan, Amorebietan. Boo! Han egoten zan bera. Ezagutzen gendun. Han egoten zan begira-begira. Gaiñera aurrian jarri, eskuak kurutzatuta eta begira-begira-begira egoten zan gure mobimiento guztieri, zer esaten gendun, dana. Eta euskaldunak ziran. Eta halan eta guzti, nundik falta bat hartuko eurak abentura bat egitteko. Euki zittuen halako disgusto asko mendizale askok. Eta gu hor ixilik ibiltzen giñan. Eta horrek batetik reakziño bat sortzen detsu eta injustizia baten azpixan ikusten dozu zure burua eta gero zegozer egin nahi dozu. Eta, bueno, ni ba lehelengo, esan detsutena: sozialistekiñ hasi nintzan, baiña gero soldadutzara juan nintzanian gauza asko aldatu nittuan. Ze nik oso adiskide egin nittuan batez be Aralarren eta Gorbeian… Ze hórrek egunetarako juateko… Egun baten nekezak ziran. Gaua pasatzeko eta, artzain batekiñ eta, bueno, beti erregalotxoren bat eruan eta lagun egiñ eta bertsuetan egiñ eta ipoin zaharrak entzun. Eta halako ezagukerak. Gero basarrixetan bardin. Guk edozein tokittan itturririk ez genkixan nun eguan eta basarri batetik pasatzen giñan: ura eskatu edo zegozer eta beti ondo hartu izan nabe. Izan detsat holako zer bat, kariño bat, jente nekazarixari eta artzaiñeri. Bueno, guk, egoismoz geuk be bihar genduzelako, ezta? Baiña oso ondo tratauak. Beti euskeraz. Gero horrek, baitta be, erakusten estan lehelengotik nekezak… Eibarko euskeratik Gipuzkuan –Bizkaixan ez, baiña Gipuzkuan–, beti kostau egitten zan, baiña gero juaten giñan aitzen, berbak eta, konprenditzen gendun eta bueno. Eta alkar hurbiltze bat. Eta, egixa esan, banetsan holako kariño bat sartuta jente umill horri. Eta gero soldadutzara juan eta ikusi hórrek erderaz ez zekixelako zelako zigorrak eruaten zittuen eta zelan burla egitten etsan jentiak, tontuak balitzaz moduan. Nik hori ezin neban sufridu. Orduan kezka horrek eruan ninduan –lehelengo bultzada gogorra– euskalzaletasunera. Eta gero irakortzetik.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia