Eibar (Gipuzkoa)

Gaztetako kezka pertsonalak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Gerra osteko giroa; gauzak egiteko gogoa. Gaztetan oso kritikoa zen, kezka asko zituen. Alfa. Soldadutzan benetako euskaltzale bihurtu zen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

Gero, gerra ostekua, zer esango detsut? Gerra ostian nik ezagutu doten partia da zegozer egin nahi dabenak kezkatuta. Obserbatzetik edo nik nere kezkak nittuan; nere kezkak nittuan moduan nun kokatu. Eta, bueno, Unamuno irakortzen neban eta beste asko. Eta horrek kezka bat sortzen dau eta ni ibilli nintzan sozialista ideadun jente gaztiakin, soldadu juan aurretik: hamazortzi bat urte, hemeretzi… Eta motelduta baiño gehixago ikusten nittuan –ez dakitt– Alfa ondo zoian martxan. Eta Alfa izan zan hórrek sortutako kooperatiba bat –bueno, hórrek eta gure gurasuak–. Eta pixkat usteldu egin zirala. Eta nik ez neban… Ni akziñoko gizona nintzan horretan eta nahi neban zegozer egiñ, ez konstruktibua, baiña zegozer egiñ. Eta ezin nintzan… Eta gero soldadutzan hartu neban egizko euskalzaletasuna.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia