Eibar (Gipuzkoa)

Eibar, herri bizia; gizatasuna nagusi

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Eibar, herri bizi-bizia; gizatasuna nagusi. Elkarrekiko errespetua: politikan, erlijioan...

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Derrigor gainera. Beraz, Eibar herri bizi-bizi-bizia zen. Hor ez dago dudarik.
– Halan nik uste dot. Gerra onduan… gerra onduan danetik eguan. Beti ixilik eta ibilli bihar ziñan. Gerra aurrian ba bueno: ni ba oindiok umia nintzan eta ez nittuan kaptatzen ideal kontuak eta zerak. Baiña ikusten neban ba bueno: noixik behiñian, esan detsuten moduan, bardin juaten nintzan Casa del Pueblora, bardin juaten nintzan. Eta nik gero hori: gure famelixan ez eben iñoiz hasarrerik izaten batekua izan, bestekua izan. Baeguan hori respetuori. Baitta be hori respetuori baeguan elixara juan ala ez juan. Ni rebelde bihurtu nintzan. Rebelde esaten zan, ezta? Nere amaren pena haundixakin. Baiña nik ez dakitt aittak eta amak zelan egingo zittuen gauzak. Dana dala, ni trabiesua nintzan eta, trabiesua nintzalako edo, begittan hartu eta doktriñan ez ninduen ondo tratatzen. Eta orduan ni bihurtu nintzan ez juatera: Eta amantzat hori disgusto haundixa zan. Baiña aittak esaten etsan: “Ez, beraren bidia”. Aittaren teorixia zan: “Relijiñua zer dan jakin bihar dau, ezagutu bihar dau. Baiña gero berak bidia, berak libre hartu bihar dau zer egiñ”.
– “Berak erabaki”.
– “Beraren bidia berak erabagi bihar dau”. Eta hori amaren buruan gitxiago sartzen zan. Gero gerran sufridu ebanagaittik aldatu egin zan horretan, konprenditzen eban. Baiña hori izan da. Nik uste hori kriteriuori bastante orokorra zala Eibarren: Bardin relijiño kontuan, bardin politika kontuan. Eta horrek ekartzen ebala orekia alkar errespetatzekua. Eta gero –hori bai– esate baterako Eibarren kalian ez esan hamen iñoiz, nunnahi, errez entzunda guk, mutikuok, igarri barik entzutzen genduna: igual “mecagüen dios” esan eta sozialista ateorik gogorrenak be atenziñua deittu, hori ez dala esan bihar, halakorik ez dala esan bihar. Hórrek… hor aldetik zan berba ondo egittia; hitzak ondo egin, garbixa izan eta konzepto hórrek danen gaiñetik eguazen.
– Bai gizatasuna.
– Eta hori zan girua.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia