Eibar (Gipuzkoa)

Giro politikoa Eibarren: Toribio Etxebarria eta Edorta Alberdi

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Toribio Etxebarria erbestealdian zegoela, harekin izan zuen harreman estua. Alderdi politiko desberdinen arteko erlazioa gerra aurreko urteetan. Toribio Etxebarria nola ezagutu zuen. Edorta Alberdi, Eibarko abertzaleen buruzagia. Sozialista eta abertzaleen arteko harremana. Candido Arrizabalaga, eibartar jatorra. Erromantikoak ziren, idealistak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Gero gehixago: nik adiñaren diferenziagaittik ez neban… Toribio ezagutzen neban gutunez. Ze behin berak galdetu egiñ eban nor zan hori gaztiori, horrek gauzok idazten zittuana, neregaittik. Erderaz idazten nittuan gauzak. Eta zegozer euskeraz be bai, baiña batez be erderaz, Eibarko Club Deportivokuan edo ‘Eibar’ rebistan. “Nor da hori gaztiori? Ze nik ezagutzen dittut San Martinak Eibarren!”. Eta bateren batek esango etsan: “Hori halakona”. Eta honekiñ eukan, Santikiñ, hartu-emon haundixa, Santi Arizmendiarrietakiñ. Eta esan etsan: “Hori halako da”. Eta: “A, bai?”. Gu Eibarren gara Egurentarrak. Eguren basarrixa da eta hango jatorrikuak . “Egurentarra! Ene, ba orduan nik ezagutzen dittut!”. Eta nerekiñ hartu eban idaztez… Holako gutun batzuk zertu genduzen, senzillo batzuk. Bera Venezuelan eguan exiliauta eta illobak etorri ziran, nunbaitt inglesa praktikatzeko, ikasteko; udia pasatzen eben, zenbaitt uda, Inglaterran. Eta hárek hartzen zittuanian, bera egoten zan Inglaterran eta gero etortzen zan Hendaiara eta Hendaian egoten zan, nunbaitt. Eta Hendaian eguan baten, deittu estan Eibarren batek telefonoz: “Hi, Toribio Etxebarriak hi personalki ezagutzeko gogo haundixa jaukak. Eta Hendaian daok eta, nahi badok, zapatuan edo hartu eta bixok juango gaittuk, nik eruango haut kotxian. Nik eruango haut kotxian eta berakin zertuko dok”. Baiña hori esaten estana badakizu nor zan? Edorta Alberdi. Edorta Alberdi zan beste Eibarko holako patriarka bat, baiña abertzalia, PNVkua. Gehixago: "pena de muerte"kiñ egondakua karzelan, alderdiko burua izan zalako Eibarren. Alderdiko buru. Bestela, gizon on bat. Horrekin be pariente, distanziakin, baiña zerbait pariente egitten nintzan eta bageunkan hartu-emona. Nik asko neukan berakiñ hartu-emona. Gaiñera ni euskera kontuetan sartuta nenguan ordurako eta berak laguntzen estan. Eta berakin juan nintzan, etorri nintzan, Hendaiara. Eta Hendaian alkarrekin bazkaldu: konbersaziñua. Eta ni harrittuta geldittu nintzan zelako hartu-emon estua eta ze adiskide ziran alkarren artian.
– Bata sozialista eta bestea…
– Bai, bai. Eta nik galderak egindakuan esaten esten: “Eske gu, badakik, alkarren artian, gure gaztiak egitten zittuen trabesurak eta konpontzeko, alkarren artian relaziño ona beti izan juagu. Eta alkarri errespetua”. Ni, egixa esan, gogoratzen nintzan, bai, gazte rebeldiak baeguazela, baiña baitta be gizon oso zentzundunak eta bazekixenak orekan gauzak jartzen. Gehixago: honek, Toribiok, baeukan bere koiñatua gurekin mendixan asko ibiltzen zana, beste zahar bat, oso zelebria guretzat. Mote batekiñ ezagutzen gendun: Candido Arrizabalaga zan, Arrizabalaga zan, haren arrebia zan Toribio Etxebarriaren emaztia. Eta Candido Arrizabalaga horri deitzen gentsan Apotxiano. Mendizalia zan. Eta asko ibilli giñan alkarrekin mendixan. Eta honekin barre egitten gendun. Gaiñera oso umore ona eukan eta ondo pasatzen gendun berakiñ. Eta gizon ona. Gizon bat zan ba oso humanistia. Eta honi galdetzen gentsan adarra joten: “Zu, zer da aberri egun baten, Eibartik pasatzerakuan, Bilbotik zetozen autobusak ikurriñekiñ Eibarren geldittu eta bolkatzia nahi autobusak eta ibilli ziñaziela eta entzunda”. “Ez!”, guk bagenkixan zera. “Ez dok hori holan. Gure gaztiak nahi eben abertzalien zera dala-eta bolkatzia!”. Eta burrukia plazan bertan, zaharrak eusten autobusari eta gaztiak bolkau nahi, ikurriñia zabaldu ebela autobusekuak eta! Eta Eibarren, adarra joten moduan, ikurriñia erakusten. Eta esaten: “Guk esaten gentsen gaztieri ezetz, libertadia danentzat dok, ez guretzat bakarrik. Eta hónek libertade osua jaukek euren ikurriñiakin juateko”. Eta hórrek ziran anekdotak kontatzen eskuzenak honek, Candido Arrizabalaga honek.
– Horrek esan nahi du, nolabait, guzti horiek erromantikoak zirela.
– Bai, duda barik!
– Horiek idealetan sinisten zuten. Kasik esan liteke…
– Bai, bai, bai, bai! Nik euskal mobimientua be beti esan dot, euskaldunon mobimientua, romantikua dala. Romantiko sasoiko holako herri goraipatze bat da. Romantizismua ona da. Nahi dabena esango dabe, baiña romantizismua ona da. Romantizismua bihar da, humanismuak berez bihar daben gauza bat da-eta.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia