Eibar (Gipuzkoa)

Giro kulturala Eibarren; tertuliak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Tertuliak, giro kulturala, lehenagoko zaharren espiritua... galdu egin da. Juan San Martini asko kosta zaio alderdi politiko desberdinekiko independentzia lortzea. Demokrazia; komunismoa; etab. Filosofia politikoa.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Horregatik diot, horregatik diot. Giroa, beraz –hori azpimarratu nahiko nuke–, bestelakoa zen. Eta zuk aipatzen zenuen oraintxe puntuan, Batzokian bezala Casa del Pueblon bibliotekak…
– Bibliotekak, irakorri, jente formaua. Eta kulturako gauzak tratatzen zittuen: historixia dala, bestia dala… Hori galdu egin da. Oin danak taberna bihurtu dira. Neri ez desta emoten gogorik iñungo zentro politikotan sartzeko, hain zuzen horregaittik: tabernia besterik ez dago: konbersaziño tontua, fooballa, diskutitzen eta politikia be modu txarrian; politikia be beste bandokua arerixua balitza moduan… Oindiok frankismoko tarak dittugu. Independientia izatia neri kostau jata. Gauza bategaittik: nere independenziaren barruan nik badittut nere ideak eta sinpatia gehixago edo gitxiago bestiari. Eta bataren ona eta bestiaren ona, nahi eta arerixuak izan, bakotxak dittuan alderdi onak ikusten dittut. Nere espiritua konstruktibistia izan da. Gauzak egiñ eta aurrera bota, hobetzeko. Ikusten dittut konpondu eziñak eta ez bazagoz batakiñ edo bestiakin sospetxia dake rarua. Eta neri… Telebistara juan eta alkarrizketia egin bihar gendun. Eta batek, bera alderdi batekua zan, eta ez dakit zer ikastolen gaiñian; eta esaten estan bera ez eguala publikuaren alde. Eta: “Bueno, publikua, gurasuak nahi dabena, ondo dago”. Euskeria toki guztietan sartu bihar da: publikuan eta pribauan. Pribauan nahi dabenak jarraitzia dauka eta hortan ibilli giñan preparatzeko alkarrizketia. Eta han esan estan: “Zuk holan pentsatzen dozu Euskadiko Ezkerrakua zara eta”. Eta esan neban: “Bien, hombre! Ni Euskadiko Ezkerrakua eta neu oindiok jakin barik?”. Hortik ikusten da: nahi zaittue kokatu nungua zaran edo zer zaran. Neri igoiña emoten desta, ze frankismuan be hori egitten eskuen. Eta nik esaten detsut: komunista ete naizen pentsatzen dabe . Eta nik zenbat aldiz esan detsaran askori: “Esan dozue neregaittik? Komunismuak arerixorik badauka, ni naiz bat”. Nik diktadurarik iñoiz ez dot onartuko, demokratia naiz. Demokraziak bere defektuak izango dittu. A! Baiña bere zigorrak be bai! Ze gaizki portatzen danak hurrenguan elekziñuak galduko dittu eta ondo portau biharko da.
Eta gero doktriñak: bakotxak zer emoten daben, zer eskintzen daben. “Bueno, ba hortik jokatu bihar dala”, baiña hori galdu egin da. Ez dago, neretzat, lehengo zaharren espiritua, zelan ikusten eben hárek politika kontua.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia