Eibar (Gipuzkoa)

Indalecio Ojanguren argazkilaria

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Indalecio Ojanguren argazkilari eta mendizale eibartarra. Oso lagunak ziren; mendian sarri elkarrekin ibilitakoak. Gerra aurreko Eibar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Mendiak, idaztea. Beste gauza bat ere bai: Ojanguren argazkigilea eta mendizalea.
– Bai. Ojanguren argazkigilea eta mendizalea. Harek… Lanetik irtetzen nintzenean, sarri juaten nintzen haren estudiora. Eta harek bazeukan bitrinak argazkiz beteta, ba, nunguak ziran. Eta esaten nion: “Bueno, hona mendira, nundik juan leike?”. Gu hasi giñen urrutiko mendietara egun batian edo bizperatik juanda egiten, eta horrelan horrek konbinaziñuok. Eta esaten zidan: “Hau halako tokitatik”. Eta: “Zenbat denpora?”. Memoria ona zuan eta esaten zigun eta, bueno. Orientaziñua ematen zigun eta horrek asko lagundu zigun. Eta hortik aparte oso laguna. Gero berari sarri… Berak eskatzen zidan –idazten oso txarra zen eta argazkiak berak egiten zituanak, ba, orduan ‘La voz de España-n’ publikatzen zituan eta– ‘La voz de España-n’ argazkien azpia idazteko testotxo bat. Eta testuak egiten nizkion. Oso lagunak giñen eta sarri alkarrekin be asko ibiliak mendian. Eta Ojanguren fotografuakin gero, ba, bueno, fotografia be hartzeko gogua eman zidan, ze berak esaten zuan: “Hara, Kodak gabeko oporrak, opor galduak. Danetik oroitzapen bat eraman bihar da. Eta oroitzapen hori, ba, argazkiaren bidez egiten da”. Eta horrek konbenzidu ninduan: eta, bueno, berari erosi nion kamara bat. Eta hortik hasi nintzen gero, ba, argazkiak ere egiten. Baiña Ojangurenengan beste asko, beste anekdotak pillaka edo, bueno, idatzi egin ditut. Neretako, egia esan, ba, gizon bat oso… Kariño haundia hartu nion. Gehiago: berak ikusten zuan, ba, bere artxibua desegingo ote zan-edo bildurra. Eta esaten zidan: “Nahi badek, hiri emango diat”. Ikusten zuan nigan halako zer bat. “Baiña ni ez naiz fotografiara dedikatuko”. E? Eta holan. Eta gero Reyes Korkostegik eta biok egin gendun jestiñua Diputaziñuak hartzeko zera. Lehelengo eskeintza… Reyes be laguna eta ha be arduratuta zeguan. Eta nik esan nion: “Bueno, herritik irten baiño lehenago, lehelengo alkatiagana noa”. Alkatiakin hitz egin nuan eta: “Bai, baiña guk hori zetako dogu ba…”, ta holako... betikua, herrietan gertatzen dana. Gogo txarrakin eta. “Bueno, ba, orduan Diputaziñora”. Ez galtzea zan, horren artxibua ez galtzea. Hala ere, gauza asko galdu dira, baiña, bueno, printzipalena edo gehiengoa behintzat salbatu da. Eskerrak horri. Eta artxibo ikaragarria zuan: millak eta millak. Asko klitxez egiñak, lehengo sistemarekin, eta hori. 1914tik, etara zazu, ba, mende erdi baiño gehiagoko lanak han zituan berak pillatuta. Ze berak egiten zuana zan reportajia bezela, gero ezkontzak zirala, hau zala… Hortikan bizi zan. Baiña ikaragarrizko afiziñua zeukan kolekziñuak egitera. Eta berak mendi guztiak, herri guztiak, zeozer inportantia zan guztia ateratzia. Eta eskuduak: basarriak eskudua bazeukan, enteratzen bazan basarri baten eskudo bat bazela, juan eta hari eskuduari etara behar zion. Torre zaharrak eta zera. Horretan ikaragarrizko artxibua egiña zeukan.
– Eta galdu diren hainbat gauza egongo dira hor!
– Bai, bai, bai. Galdu diranak. Bueno, Eibar. Eibar erdi baiño gehiago erre zan eta. Horren fotografietan han daude.
– Han dago.
– Han dago Eibar, lehengoa. Gerra aurreko Eibar, osorik, bere fotografietan bakarrik dago.
– Hori ere, Juan, mendikoa da, menditik etorri zen.
– A, bai, bai.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia