Oiartzun (Gipuzkoa)

Landetxeko nagusiak

Landetxeko nagusiak <p>Ollokinekoak Landetxeko porteroak ziren. Egiane deitzen zioten etxeari; egiatarrena baitzen Landetxe. Udaran etortzen ziren Oiartzunera. Etiketako jendea zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ollokinekoak Landetxeko porteroak ziren. Egiane deitzen zioten etxeari; egiatarrena baitzen Landetxe. Udaran etortzen ziren Oiartzunera. Etiketako jendea zen.

Transkripzioa

- Gañekun esan... Ollokine zer zen baserriya baita 're 'o itxia?

- Bai, hazienda eukitzen zuten bai. Behi pare bat edo horrela bai. Hoi, kanpu hau dena, todo esto...

- Ni gotzen naz hoi.

- Hori dena guk ibiltzen genun. Porteruk giñan e. Itxe zean, jubilatun itxe horren hoi denan zaintzen guk zaintzen genun. Porteros.

- Hoi... nola du izena?

- Nere izeba 'ta osaba... Egiania saten ziyoten, beak Egia zuten apellidua, Landetxe.

- Eta haik ze tortzen zin, udaran?

- Udaran. 'Ta urte guziyan gure mende, 'ta guk zaindu. Tarteka tortzen zin, jaitan edo horrela arratsaldia pasa edo miño gañekun...

- 'Ta haik zer zin Donostikuk ó?

- Donostiyan bai.

- 'Ta euskaldunak eta al zin?

- E?

- Euskaldunak 'ta zin?

- Hoixe! Jesus!

- Miño jende dotoria 'ta izango zen?

- Bo! Ordun, zea, lujo haundiya zen. Haiyek, gure nausiyak zin denboran, etiketa haundiko jendiak, de mucha... grandeza. Hiru neskame eukitzen zittuzten... hiru bai, 'ta gañea interina, itxe haundiya zuten han 'e Donostiyan, Kursalea pasa 'ta seittun dute, da itxia, miñon denak... bat bakarra da bizi da.

- 'Ta hemen neskamik bazittuzten?

- Bai.

- 'Ta herrikuk izango zin? Oiartzunguk izango zin?

- Ez. Han Donostitikan zakazkitenak ekartzen zittuzten, geo interina hartzen zuten hemen, itxe haundiya baizen hau 're, hiru planta bazittun. 'Ta jende asko tortzen zin: kartzen zittuten Hazparreindikan bere ilobak, zazpi... sei 'ro zazpi mutil koskor, bakaziyutan. Abuztu guziya hemen pasatzen zuten eta...

- 'Ta haurra haik ibiltzen al zin... zuekin 'ta nasten al zin 'o haik ben?

- Koskortuk zin e! Bai miño hemen herriko jendikin 'ta ibiltzen zin e! bai, bai, bai.

- Tratua 'ta bazuten 'o aires de grandeza 'o zittuzten?

- Ez, hangu haik jendi zeaguk zin, korrientiaguk. Hoik, hemenguk ere gaztiak bai, biño zeak nausiyak berak eran de mucha categoría, kategori haundikuk. Ba! Aberatsa... zer zuten ez zekitela dirua! Hoiek?

- Eta zuek garaia hartan dirua ikusi 're ez askotan?

- Guk ez, baiño jendi hoiyek... esos...

- Oaiñ denak berdintxo bizi ga, miño len kriston difentziya?

- Bai, hori. Eta berdintxo ez, gaiñea leno haundiyak ben ustez zianak, gaur están un poco más abajo que gu biño. Biño gu alletu gea a lo más alto e!

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia