Donostia (Gipuzkoa)

Abertzaleen bilgune zen euren etxea

Abertzaleen bilgune zen euren etxea <p>Donostiako Portu kalean bizi izan ziren. Euren etxe azpian jatetxea eta taberna zituzten. Abertzale askoren bilgunea izan zen gerra denboran zein gerraostean, eta itxi ere egin zieten inoiz. Parisen zeuden Eusko Jaurlaritzako kideak bertan batzen ziren isilean. Oso ezaguna zen euren etxea. Agote jatetxe-tabernak langile asko zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-070-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostiako Portu kalean bizi izan ziren. Euren etxe azpian jatetxea eta taberna zituzten. Abertzale askoren bilgunea izan zen gerra denboran zein gerraostean, eta itxi ere egin zieten inoiz. Parisen zeuden Eusko Jaurlaritzako kideak bertan batzen ziren isilean. Oso ezaguna zen euren etxea. Agote jatetxe-tabernak langile asko zituen.

Transkripzioa

- Eta, han, Parte Zaharrean, nun bizi ziñeten?
- Miren: Puerto kalean.
- Puerto kalean?
- M: Bai, kale Puerto, 3. San Jeronimo eta Kale Nagusien erdian.
- Begoña: Plazatik hartuta berehala.
- M: Konstituzio plaza. Zuk ondo ezagutzen dezu Donostia?
- Bai, hori… Parte Zaharra bai.
- M: Pues han. Puerto , 3.
- Eta hor ez zegon zuen taberna-jatetxe hori?
- M: Jatetxea, bai.
- Etxebizitzan azpiyan?
- M: Bi etxe goien, bi etxebizitza.
- Bi etxebizitza eta azpiyan taberna.
- M: Taberna.
- Eta jatetxea.
- M: Bueno, bai, klaro. Oso haundiya zan.
- B: Bi jangelak genitun. Oso haundiya zan.
- M: Oso haundia.
- B: Pelotari asko gelditzen zan han, toreruak ere bai…
- M: Bueno, danetik. Eta abertzale jende asko ere bai. Abertzale danak Bizkaitik eta Naparrotik gure etxera etortzen zian elkartzera beste batzukin. Gure etxera.
- B: Itxita´re eukitu genun.
- M: Poliziak gure etxea itxi zun.
- B: Ezin jan, ez genun jateko tokirik. Osea, bueno, esan nahi det, hori, itxita dana. Ezin genun ezta lo ere egin. Bueno, lo bai, lo bai.
- M: Oseake, etortzen zan Euskal Herriko abertzale danak gure etxean elkartzen ziran.
- Hori gerra aurretik?
- B: Gerra denboran.
- M: Ez, gerra denboran ta gero´re.
- Gero ere bai?
- B: Bai.
- Baiña gero ixilpean, ez?
- M: A, bai. Etortzen zian, gure etxean elkartzen ziran Parisen zeon Gobierno euskaldun Gobierno baskokoak, Ajuriagerra ta hoiek? Hori gure etxean ezagutu genuen. Gure etxera etortzen zian eta iten zuten ixilka, e, bazkariak. Ta, bueno, politika aldeti asko bizitu degu guk, gauza asko.
- B: Eta hori agerian jartzia komeniko da?
- M: Baiño jesuuuss! Zer? Zer da ba hoi? Ezin degu esan? Hori, aber… Euskal Herriko abertzale danak gure etxera etortzen zian. Bilboko pilla bat. Naparrotik eta…
- B: Eta dantzariyak ze esanik ez.
- Orduan pilotariak, dantzariak, toreruak, abertzaliak… oseake, danetik.
- M: Bai, oso ezaguna zan ordun gure etxea.
- Eta esan dezu bi jangela zitula. Hor lanian jende dexente ibiliko zan, ez?
- M: Onbre! Kozinera ta… Kozinera bi sukaldean ta tabernan, pues, kamarera zenbat izaten zian? Bost o sei.
- B: Segun…
- M: Udaran gehiao; neguan… baiño bost o sei urte guztian.
- B: Genun anai bat jatorra!
- M: Bai, zintzoa. Berezia izan zan.
- B: Eta harek iten zun tabernan. Harek ematen zun taberna. Eta zan, ba,hori, ez dao ondo esanda baiño zan markatik fuerakua. Hola esaten zan leheno e? Markatik fuera. Bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia