Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko tabernak

Eibarko tabernak <p>Badeteneko tabernako kontuak. Pipar kalean, ileapaindegia eta Buruneko taberna. Ardoa, zahagikoa. Abesteko ohitura. Kontzeju zaharra. Gerraostean, Telefonica eta beraien etxea bakarrik geratu ziren zutik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-024-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Badeteneko tabernako kontuak. Pipar kalean, ileapaindegia eta Buruneko taberna. Ardoa, zahagikoa. Abesteko ohitura. Kontzeju zaharra. Gerraostean, Telefonica eta beraien etxea bakarrik geratu ziren zutik.

Transkripzioa

-Eta lehen aittatu dozu Badeteneko tabernia.
-Tabernia, bai.
-Hori famaua zan Eibarren, ez?
-Bai, gaiñera esaten eben... Bueno, ni akordatzen naiz eurak, Badetesia ta danak akordatzen naiz. Elena zan bera. Gero ekazen alaba bi; bat ezkonduta. Ezautzen dozuz Jesus Trokaola ta Inazio Trokaola?
-Bai, izenez bai.
-Haretxen ama zan eren alaba bat, ta beste bat zan Faustina. Gero harek… ha separau ein zan gizonaandik ta gero […] ipini eben tabernia Kalbetonen. Txistu badao ba? Hantxe euki eban tabernia harek, hil arte.
-Badetenekua orduan?
-Bai, bai, baiña hor ez zeuan jatekorik-eta, e, tabernia.
-Eta Elgeta kalian bai?
-Bai, Elgetan bai. Hor gaiñera esaten eben, ene… bazkari famoso... osea… jateko famosuak eta. Txomiñekua zelan zan? Ba Badetenekua.
-Ta kanpoko jendia-ta etortzen zan, ezta?
-Bai, bai, bai… Badetesia zan ha.
-Eta ha ze zan restaurana edo bestela tabernia be bai?
-Tabernia be bai. Ta Pipar kalian euan Telefonika aurrian euan etxe bat. Han beheian pelukerixia euan, ta gero hurrengo etxia zan Buruneko tabernia. Ez dozu entzun sekula?
-Sagardandegixa edo?
-Sagardandegixa zan Vista Alegren. Horren ostian zan. Eurena zan, e! Baiña ostian. Pipar kalian zan tabernia ta afarixak-eta emoten zittuen horrek be.
-Orduan Pipar kalian goixan?
-Ez, ez goixan ez, beheian. Osea, Bidebarrixetan etxe bat lehenengo ta hurrengo etxian tabernia. Ta hurrenguan be euan... saltzen zittuen... saltzen eben ardaua zaragikua. Eurok ez e, beste batzuk. Tantananekuak bizi zian han. Entzungo zenduan Tantananekuak. Juanito Tantana ta… Bai.
-Eta orduan honek taberna guztiok ezaunak zian Eibarren?
-Bai, bai… ezagunak zian danak, Burunekua ta Badetenekua ta famosuak zian.
-Badetenian entzun dot kantuan eitten zala asko, ezta?
-Bai, Kalbetonen be bai.
-Kalbetonen be bai?
-Bai. Hori Faustina, ene… kantu batzuk eitten zittuan! Ta hor […] aitta ta harek eoten zian ta... zelan esaten etsen gaiñera.... eurak kantuari? Ez jata akordatzen izena. “La Escala” edo ez dakit zer esaten etsen.
-“La Escala”, bai.
-Ezautzen dozu, ezta? “La Escala” esaten etsen. Baiña kantuak eitten zittuen, e! Oin, ba, zenbat urte dia, ba, oindiokan? Bai, osea, kantu demasak eitten zittuen. Bai.
-Eta, bestela, esan dozu behekalderutz, Elgeta kalian, beheian, eskumatara Telefonikia.
-Elgeta kalian Caja de Ahorros-ia ta Pipar kalerutz Telefonikia.
-Eta Elgeta kaletik ezkerretara? Jeitsi eta ezkerretara? Han, konzeju zaharra edo...?
-Elgetatik igota gora?
-Ez, jeisten. Ertza eitten beheian parrokixa parian edo, konzeju zaharra edo ez zeuan?
-Aurrian. Bai, Caja de Ahorros-ian aurrian. Elgeta kalia holan ta hamen Caja de Ahorros-a ta hamen konzeju zaharra.
-Eta ze zan, aiuntamiento modoko […]?
-Edifizio haundi bat zan, harrizko modukua edo zan. Ta erre ein zan ha. Baiña gero ta be… bueno, han postiak ikusten zian… jesus! Han dana eskonbro artian postiak [zian]. Ta gure etxia-ta geldittu ein zian. Osea, Telefonikia ta gure etxia geldittu ein zian.
-A bai? Ba bakarrenetakuak izango zian!
-Bakar-bakarrik geldittu zian. Haretxek geldittu zian. Beste guztiak danak erre.

Egilea(k): Lore Azpiri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia