Miren Arantzazu Agote Martiarena
Donostia (Gipuzkoa) (1927-2017)
Biografia
Gurasoak donostiarrak zituen; ama Anoeta baserrikoa eta aita Parte Zaharrekoa. Baina Pasai San Pedron jaio zen, aita hango bapore enpresa batera joan zelako lanera. Hiru tokitara joan zen eskolara, hasieran Pasaian eta Donostian gero, mojekin betiere. Bederatzi urte zituenean bueltatu ziren Donostiara, eta Parte Zaharrean bizi izan ziren, Portu kalean. Agote taberna-jatetxe-pentsioa zuten han. Gerra hasi zenean, Getariara joan ziren ihesi; astebete egin zuten han. Aita Eusko Etxearen sortzaileetako bat zen. Donostiar batekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba ditu. Begoña ahizparekin egin diogu elkarrizketa Mireni (ezkerrean).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-070 | 2010 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute