Donostia (Gipuzkoa)

Euskaraz bataiatzeko istiluak

Euskaraz bataiatzeko istiluak <p>Euskarazko izenak jartzeko istiluak izan zituzten bataiatzerakoan. Miren Arantzazuren bataio egunean, apaizak jarritako traben ondorioz, beraien aitak etxera itzultzea erabaki zuen eta beste apaiz batekin bataiatu zen geroago. Pasai San Pedron jaio zen Miren Arantzazu, bere neba-arrebak, aldiz, Donostian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-070-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskarazko izenak jartzeko istiluak izan zituzten bataiatzerakoan. Miren Arantzazuren bataio egunean, apaizak jarritako traben ondorioz, beraien aitak etxera itzultzea erabaki zuen eta beste apaiz batekin bataiatu zen geroago. Pasai San Pedron jaio zen Miren Arantzazu, bere neba-arrebak, aldiz, Donostian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Miren: Ni naiz Miren Aranzazu Agote Martiarena.
- Begoña: Begoña. Begoña. Bueno, bigarrena ez det behin´e erabiltzen, baiño… Ezin zan jarri euskerazko izenik, eta Begoña nola zan… Oseake, Agote Martiarena.
-M: Nere denboran, bai, nahiko istilluakin ni… neri bataiatu nindutenean. Apaiza batek ez zun nahi euskeraz esan bataioa. Eta, ordun, gure aita badakizu zer in zun? Danak etxera bueltatu. Ta ez genun egin bataioa. Ta gero…
- B: Barkatu, esan egin behar da: tarta ta guzti…
- M: A! Bueno, hori…
- B: Eske da “una anécdota”, aizu.
- M: Anekdota da dana.
- B: Eske oain ez gea juten tartakin eta. Baina ordun juten zan bat, zea, kandelakin mutil bat eta neskak tarta bat ematen zun. Eta tarta eta guzti etxea. Eske da… inportantea da.
- M: Bueno, eske “aparte de la tarta” jende dana joatea, nahikoa da!
- B: Baita´re. Baita´re.
- Oseake, tartakin elizara?
- M: Elizara Joan zan famili dana eta nola ez zun nahi euskeraz jarri, pues, esan zun nere aita: “Bueno, guazen etxera”. Eta etxera bueltatu giñan. Eta gero beste apaiz bat, pues, euskalduna…
- B: Oiartzuarra zan apaiza.
- M: Euskalduna zan, e!
- B: Oiartzuarra.
- M: Baiño karlista. Eta, ordun, euskeraren kontrakoa. Karlista gehienak kontrarioak izan dia euskerana.
- Eta hori nun gertatu zan?
- M: Ni jaio nitzan Pasai San Pedron.
- Pasai San Pedron jaio ziñan?
- M: Bai. Nere ahizpa erta nere anaia hemen, donostiarrak, baiño ni pasaitarra naiz.
- Eta noiz jaio ziñan zu?
- M: Hogeita zazpian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia