Eibar (Gipuzkoa)

Euskaren egoera gerraostean; Mogel idazleari omenaldia; Ikastolen mugimendua

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Juan San Martin eta Mogel. 1959an lehenengo liburua argitaratu zuen: `Mogel. Bere bizitza eta lanak´. Mogeli omenaldia udaletxean. Euskararen presentzia gerra ondoren udaletxean bertan. Javier Egurenen jarrera, goraipatzekoa. Ikastolen mugimenduaren hasiera. Elvira Zipitria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Zuk lehenengo argitaratzen duzuna liburu bezala, 1959an argitaratzen duzu, hain zuzen ere, zerarena, Mogelen liburua, bizitza eta obrak. Bere omenaldiko eta Eibarkoa zelako eta…
– Hitzaldi bat zen. Bueno, orduan motibaziñoak beti nik izan ditut, beti. Libururik… Batzuk behintzat dute motibo berezi bat. Eta Mogelen hori egin nuan… Ba orduan genbiltzan gu ikastolak irikitzeko hasten, lehelengo ensaiuak egiten. Eta nahi genitun ikastolak irikita egin, ze Elvira Zipitriak esan zidan klandestino bezala, nahiz eta toleratuta, jakingo zuten, baiña hor... Eta guk nahi gendun publikoki iriki, eta koraje guztiarekin, euskera... Klandestinitate kutsua atera, eta hori egin. Orduan, ba, pentsatu gendun, jentiari morala emateko, ba, bueno, Mogeli omenaldi bat egitia. Euskaltzaindiak onartu zuan. Alkatia konbenzidu genduan hango bi edo hiru lagunek, orduan alkate zena Eibarren, ba, udaletxian egiteko. Udaletxian egin [...] eta, gaiñera, alkatiaren diskurso batekin. Eta euskeraren presentzia han, lehelengo aldiz gerra onduan, udaletxian bertan, era hortan, ba, hauste bat zan, lehengo, orain arte gerratik zeguan bidiarena. Eta, era berian, harek ez zekin… ba, bahi genituen, bere inguruan aprobetxaturik… Hari esaten genion: “Etorriko dira gizon inportantiak hitzaldiak emotera”. Personaje hau elgoibartarra zan. Eta horrekin lortu genduan, bueno, esaten genion zer personajetzuk, ba, bueno, linguistak eta... Esate baterako, nik esaten nion: “Etorriko da Gorostiaga, especialista en lenguas orientales”, eta holakuak esan [genion] eta harek dana tragatu zuan. Eta, bueno, neurri baten egia zen. Eta, orduan, enbarkatu genduan eta, bueno, oso ondo portatu zan alkatia gurekin, Javier Eguren. Eta eman genduzen gure hitzaldiok. Eta orduan, ba, nik nahi nuan Eibarren… zelan ikastola orduantxe genbiltzan desarrollatzen eta publikoki, ba, oindiok bultza egiteko, zelan aste egunian eman genduzen hitzaldiak, goiz eta arratsalde, ba, jente askok ez zeukan juaterik. Okurridu [zidan] nere hitzaldia, bibliografia gehituaz, liburutxo bezala, publikatu. Nere poltsikotik publikatu nuan. Publikatu eta, Eibarren behintzat, ezagutu zezaten nor zen Mogel, Eibarko semea. Eta beti denok dugu… Esaten da: “No sé qué del campanario”, baiña kanpaipean, toki bakoitzeko kanpaiak bere hotsa du, hots berezia, bere parrokiarako,edo bere ingururako. Eta nik hori nahi nuan. Eibartarrak ere, ikutu ezkero zera, “hau da gure hizkuntza”, gogoratzia. Errezoia hori izan zen.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia