Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin euskaltzalea

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Euskaltzaletasuna; euskara. 20 urterekin, injustiziaren aurrean euskaltzaletu egin zen. Euskaraz erraztasun gehiago idazteko; poesia, ipuinak sortzeko... Idazteko erabili dituen gaitzizenak: `Otsalar´, `Auñamendi´, `Egigurendarra´, etab. 1960. hamarkadan, zentsura nagusi zen. Poesiagintzan gai berriak jorratzen hasi ziren, ordura arteko gaiekin apurketa bat egin nahian. Bide berriak zabaltzea nahi: Aresti, Joxe Azurmendi, Mikel Lasa, Juan Mari Lekuona... 1957an Euskaltzaindian urgazle eta 1964 inguruan euskaltzain oso izendatu zuten.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Lehen ere aipatu dugu: 20 urte zenituela euskaltzaletu. Hain zuzen ere, injustiziaren aurrean eta, baita ere, Suitzako historia irakurriz.
– Hori da. Orduan begiak iriki zizkidan Suizako konstituziñuak. Harek esaten zuen bezala, danak dira Suizakuak, lau hizkuntzak. Orduan ikusi nuan “ni be unibersala izateko, Europakoa banaiz, Europa neregandik, nere herritik hasten da eta Europan kontra ari naiz hizkuntza baztertzen badut. Beraz, hizkuntza neuria hartu bihar dut. Eta erdera berdin estimatu bihar dut, ze hori da nere... gehien irakurri dudana, estudiatzeko gehien balio izan didana eta nik hori ezin dut inoiz despreziatu, gaztelera”. Eta nik gaztelera maite dut, baiña, klaro, hizkuntza euskera da nerea. Eta, gero, beste bat martxan, konturatzen naiz hor lehen –oin ez da hainbeste erabiltzen “el genio idiomático”–, lehen esan dudan ejenplo hoiekin baliotzen dana: bakoitzak baditu erabileragatik edo haurtzarotik nundik edan duan, haren zerak betiko gelditzen dira.
– Ez dela igual ‘madre’ eta ‘ama’.
– Hori. Eta orduan, "genio idiomático" nik hizkuntzarena euskeran dut. Borondatez aldatu leike, Arestik egin zuan bezala. Posible da. Baiña nik "genio idiomático" horretan ikusten dut neri errezago zait euskeraz idaztea. Errezago zaidan bezela euskeraz mintzatzea, erderaz baiño.
– Batez ere sentimentuen eta mundu hori.
– Bai, jakiña! Horregaitik, hain zuzen, nik esaten dut: nik posible dut zein hizkuntza batian, zein bestian idatzi. A! Baiña sorketarako, poesia egiteko edo narrazio literario egoki bat egiteko, behar dut nere hizkuntza, euskara. Euskaran konfiantza hobia dut. Hobeto adieraziko naiz, nahiz ta gutxiagok irakurri, hori bost ajola zait! Ajola zaidana da... ze nik badakit itzulpen ona egiten badu beste batek, [... nik erderaz egin] nik baiño hobeto [egingo] duala neretik ere. Eta, orduan, sorketarako, nahi poesiagintzarako, nahi ipuiñak edo narratiba idazteko, nahiago dut nere hizkuntza, euskara. Gero, beste edozer adierazteko, ba, orduan berdin zait erderaz eginda ere. Horregaitik erderaz asko idatzi dut: historia gaiak edo arte gaiak ere bai… Baiña gauza adierazgarriak; baiña sortzekoak, ez. Nik poesia euskeraz egin dut, ipuiak eta zerak idatzi ditut euskaraz. Zegatik? Ba, hor hobeto aurkitzen dudalako nere adierazpena. Gehiago esango dizut. Nik jakin gabe, ez dakit zenbatgarrengo tomua dan, baiña ‘Auñamendi’k badauka hor literatura bost tomo edo –eta ez dakit nun nagon, laugarrenian edo, han agertzen naiz–, ta nik ikusi nituanian itzulpenak nere poemenak han eginak, han agertzen direnak…! Eta hori narratiban ez dute zenbait, ez dakitelako nere... zera, izenordia narratiban zertzuk erabili ditudan .
– `Egigurendarra´ eta `Auñamendi´ eta halakoak…
– Eta orduan, ba, hoiek hori ez zekiten eta poesiena hartu zuten `Otsalar´ekin eta egin dituzte itzulpenak. Nik irakurri nuanean erderaz nere poemak…
– Arrotz?
– Ez, marabillatuta gelditu nintzen! Ni ez nintzan posible horrek erderaz egiteko! Itzulpenak erakusten dit. Horrek itzulita… Eta itzuli zituan Gazteluk. Eta...
– Itzultzaile fina zen, gainera, Gaztelu.
– Oso itzultzaille fiña. Eta nik, lehelengo-lehelengo ikusi nituanian, gutun bat egin nion eskerrak emanaz, ze egin zuala lan bat nik ezta hurbildik ere ezin nezakeala egin. Berak erdera oso ondo erabiltzen zuan, euskera ere bai. Neretako idazle eredugarri hoietako bat zen. Eta eskerrak berari, ba, hor daude poemak.
– Aurki, igual, etorriko dira gehiago!
– Bueno, ba ez dakit. Eskatzen didate hor, ba, antologia bat edo neria, zerbait egiteko. Eta beharbada… Baiña oin ez daukat denporarik. Geruago, akaso. Eta, baita ere, badut gogoa berriz poesia egiteko. Beste era batekua egingo nuke. Garaia ez da alperrik pasatzen eta, denpora pasatu eta gero, beste idea batzuk, beste zer batzuk aurkitzen dituzu. Oin, euskera aldetik, hobeto egingo nuke neuk ere lehen baiño.
– Izan ere, esan behar da badela poeta bat: `Otsalar´. `Otsalar´, Juan San Martin. Guretzako –eta orain nere adina aipatuko dut–, 50 urteren bueltan gaudenontzako, maixu eta bide erakusle izan zen.
– Bueno! Nik ez dut uste maixu. Nik han gizon haundiak agertzen ditut. Gauza… Beharbada…
– Gaien aldetik eta.
– Gaien aldetik erabiltzen ez ziren gauza batzuk –Euskal poesian edo euskal literaturan–, erabiltzen ditut. Nere kezkak.
– Eta hori zen existentzialismoa batetik.
– Bai.
– Eta gero, han eta hemen, poesiak oso gutxitan ezagutu duen ironia.
– Baita. Bai hori, zelan zan? “25 urte, pake urte” egin zuten. “25 años de paz”, frankismoak. Eta guk esaten gendun: “Claro, pa que hurte. Han tenido 25 años para hurtar”. Lapurretekin.
–Eta ‘La codorniz’-ek egin zuena, “paz y ciencia”, “y” txiki hori jarrita irakurtzen zen “paciencia”. “25 años de pazciencia”.
– Eta orduan, ba, hori zala eta, zerbait, ta ebelatziarren atera nuan... poema bat egin nuan, ba, nik ikusten nituan gauzetan, baiña ironiaz egin nuan hori. Ironia ere bihar da, poesian ere. Han gauza bat: nik salatzen ditut nun dauden… kalte edo diktadura zerekin baliatu dan gehien eta horrek salatzen ditut.
– Elizaren prozesioa eta aberatsak?
– Bai, baiña gero beste bat badago han, elizarekin sartzen naizena. Berakin eleizarekin ere, goikoekin behintzat. Eta hura kendu egin zidaten. Ez nuan nun argitaratu. Ez zaidaten nahi batak argitaratu, bestiak ez, bestiak ere ez. Eta hiru edo lau lekutan ibilli nintzen eta azkenian, ba, bueno, Aita Onaindiak esan zidan: “Bueno, nik argitaratuko dut hori ‘Olerti’n” ta "Bueno, bueno" eman nion. “Baiña hau kendu bihar dugu” ta harek kendu zion. Beraz, handik eta hamendik zensura bat badu, baiña bueno.
– Esan nahi dut gai hura eta mugimendu hura eta mugimendu garai hura, berrogeta hamar... Ez, 60a, 60aren buelta hura. Nere ustez, euskal poesiak gerra aurrean Lizardik markatu zuen bidea hausteko unea huraxe izan zen. Ez dakit, 1960. urte buelta hura. Zaude zu, `Otsalar´, dago Aresti, dago Joxe Azurmendi, Mikel Lasa. Horiek aipatuko nituzke hola bapatean. Lehentxoago Gandiagak argitaratu du berea, baina Gandiaga eskola zaharrekoa da, nahiz eta euskeraren aldetik eta tajukeraren aldetik oso modernoa izan, gaitegia-eta oraindik zaharrak dira.
– Gero Juan Mari Lekuona.
– Eta gero Mikel Zarate.
– Baita. Hori izan leike hori. Gehiago esango dizut: antologia bat egin genduan laurona, esan dituzun lehelengo laurona antologia bat egin genduan. Eta antologia horri, ba, ez dakit nor gelditu zan hitzaurria egiteko.
– Oteiza.
– A, bai, Oteiza. Iñork ez zuan nahi argitaratu. Epilogoa egin zion Blas de Oterok. Eta pentsatzen zuten epilogo hori galdua zala eta nik kopia bat neukan garai haretatik. Eta, bueno, ez dakit, Arartekotzan egon naizenian, eman nion Marañari eta besteren bati kopia. Eta oso polita da. Laburra, baiña polia da. Guk nahi gendun orduan golpe bat eman poesiaren, poesia berri baten edo bide berriak irikitzeko, beste batzueri bultza egiteko. Baiña ez zigun nahi iñork argitaratu.
– Nere ustez momentu benetan interesgarria da.
– Bilingue egin gendun, ba, nahi euskeraz, nahi erderaz. Edo euskera hutsian atara edo bietara atera eta ezin gendun. Orduan zeuden, liburugintzan ari ziraneri, banan-banan jarraitu gendun eta ez ziran ausartzen. Ez dot uste hain konprometigarriak ziranik. Gehiago zan gure konpromisua, literaturako ekintza batena, eta hizkuntza berarena. Besterik ez zan. Baiña han esaten diran zerek ez det uste politika halako... politika kutsu zer bat dutenik. Gero ikusi da lau pertsona hoiek nun gelditu geran. Bueno, bat hil zen. Baiña ez gera izan halako politika konkretu baten lotzekoak. Hori, pasatzen diran gauzak historian.
– Euskararen arloan, 1957an euskaltzain zara. Orduan egiten zaituzte euskaltzain.
– Zelan? Milla bedratzirehun eta?
– Berrogeita hamazazpian.
– Urgazle.
– Urgazle orduan?
– Euskaltzaindian urgazle. Numeroko, nik uste, 1963 edo 64], neuk be ez dakit seguru. 1964 izango da numeroko… Euskaltzaindiakua.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia