Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin eta euskara batua

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Juan San Martin eta euskara batua. Euskara batuaren arauak direla eta sortutako polemika. Denen artean hartutako erabakiak izan ziren. “H”-aren auzia; sinbolo bihurtu zen. Aldizkari gehienetan idatzi du.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Juan San Martin alor askotan egin da ezagun, baina gure artean nahiko garbi dago, nahiko heldu garenon artean, idazle bezala egin dela ezagun. Galderak era positiboan edo era negatiboan egin daitezke. Eta nik, Juan San Martin, hau era negatiboan egingo dizut: non ez duzu idatzi?
– Ba ez dakitt. Egongo dira, egongo dira idatzi ez doten tokixak. Sarri… ‘Agur-en’ esatera nindoian, baiña ‘Agur-en’ egin neban zegozer, nerekin gogor sartu zan bat eta nere buruaren defensan. Baiña ez dakitt, egongo da hor: ‘Euskerazaintza-kuak’ eta ez nabe maitte izan eta nik zer egingo detset ba! Ni oso persona ona nintzan Arantzazun batuaren normak emon arte. Danak maitte ninduen. Orduan bide bat hartu bihar zan eta han erabagittakua nik ez neban erabagi, danok erabagi gendun. Ni idazkari nintzan orduan eta gero nik defendidu dot han erabagittakua. Eta nik pena badaukat ezerena da han egon ziran euskaltzaiñ oso guztiekiñ [... han hartutako erabagia]. Danak bat batian firmatu eben. Baiña gero kanpotik nahastatzen hasi ziran eta batzuek baitta be politikiakin nahastau nahixan. Hizkuntziak bere bidia egin bihar dau, euskeria dakixan jentiakiñ, idazliekin, maixuekiñ. Eta hortik juan bihar da. Eta batasuna biharrezko doguna ez dago zalantzarik. Zelakua beste gauza bat da, baiña bihar doguna, bai. Gauza bategaittik: batzuk esaten dabe “herrixetako balixuak!”; “herrixetako balixuak”, nahi dana izango da, baiña mundu guztiko hizkuntzak hori egin dabe euren estaduetan. Eta guk ezin dogu beste bide bat hartu. Arantzazun hartu zan hori erabagixori, Azkueren eta sasoian hartu ezin zeikialako gauza bategaittik: ez eguan eskolarik. Baiña Arantzazun, 1968rako ikastola asko eguazen martxan. Idazliak, iñoiz baiño gehixago. Eta danak Euskaltzaindiari eske norma fijo bat, gitxienez ortografian. Hori danegandiko eskarixa zan. Orduan bide bat jokatu bihar zan. Eta bide hori, azken baten, konbenzionala da. Euskera batuak ez dauka lehen euskeran ez eukanetik ezer. “Ze oiñ asmatu dabe euskera raruori”, esaten dau jente askok edo esaten eban –nik uste hori superau dala–. Eta ez: euskera batuak ez dauka lehen euskerazkua ez zanik; bakarrik euskalki batetik bestera dagon diferenziak eta hautatu biharrak eruan dau hortara. Eta orduan burrukarik haundiña ‘h’-kin sortu zan. ‘H’…
– Sinbolo bihurtu zen.
– Bai, sinbolo bihurtu zan, biharbada danendako, alde guztian, eta hori ez da ona. Baiña ‘h’-ren problema zan mugaz handikuak nahi eta nahi ez bihar ebela. Hamenguak? Hamenguentzat gogorra zan. Horregaittik laga zan zortzi edo hamar urteko epia nahi ebenak hartu praktikan ia zer erabagi [hartzen eben] edo zer bide jokatzen zan. Baiña erabiltziaren alde. Ahalegintzeko, errezoi bategaittik: hori be grafia euskalduna zala. Gaiñera, Martinet-en, linguistiaren, esanetik, bere liburuan, fonetikako estudiuan, euskeriak ezer bererik badauka fonetismuan dala ‘h’ aspirada hori; ‘hor’ eta hórrek gure-guriak dirala, (berba hori esaterakoan ‘h’ ahoskatu egiten du San Martinek), beste hizkuntzegadik asko bereizten dabena. Eta hórrek ikusi eta gero, teknikoki laga leike, baiña bizi da. Eta bizi danez…! Bizkai aldekuok ‘z’ galduta geunkan, edo daukagu. Baiña idazten erabiltzen dogu. ‘Tz’ erabiltzen dogu, baiña ‘ts’ ez dogu erabiltzen. ‘Ts’ be galduta daukagu, baiña idazterakuan… Eta zegaittik? Batzuk erabiltzen dabelako. Eta errezoia dauka erabiltzen dabenak. Orduan zuk ikasi bihar dozu, erabiltzen dabenak bereizten badaki. Ha da bidia. ‘H’-iaren gorabeheran hori zan. Eta Mitxelena hortik abiatu zan. Hortik gonbidatu ginduzen eta hortik abiatu giñan. Gero, gaiñera, ortografia pixkat konbenzionala da. Letrak beste era baten egin zeikezen. Eta kobenzionalak, baiña bidia hautatu zan. Eta bidia hautatu eta gero, idazliak, maixu-maistrak, hasi ziran hortik. Eta posibilidade bat eguan iñoiz baiño hobia, aukera hobia, hori aurrera jokatzeko. Eta gero, handik hamar urtera, Bergarako batzarrian, estudixo bat aurkeztu zan. Gaiñera, estudixo horren arduraduna ni jarri ninduen, baiña nik esaten neban: “Estadistika bat egin zer erabillera izan daben idazlien artian. Eta publikau diran liburu guztiak aztertuta, ia norek zer joera hartu daben”. Eta nik, egixa esan, hori ikusi nebanian, gai hórretara dedikatzen dan edo halako antzerakuetan, soziologiako ikerketetan jardutzen eban Siadeco-ri eskindu netsan egitteko berak; liburu guztiak hartu, esate baterako: hartu 20. orrialdia eta 20. orrialdian zelan darabillen ortografia. Baiña etara diran liburu guztiak, banan-banan. Eta hori hamar urtian etaratako liburuetatik ikusi zan ikaragarrizko zera, batuak onarpena izan ebala eta gu horren kontra ez giñan juan. Kontrarixuak sortu dirala? Bai. Baiña gero, esperienzia ikusi eta gero, hartu bagendu beste bide bat –Bergaran be iskanbillak egon ziran gitxi batzuegandik, ez modu onian. Nik uste danok izan dittugula hutsak–, baiña beste bidia hartu bagendu iskanbillak askoz haundixaguak izango ziran, eta nahasketak asko be haundixaguak.
– Eta oraindik arazoa konpondu gabe eta eskoletarako egin gabe.
– Bueno, nik uste hori superauta dagola. Ni, hori, seguru nago. Nik gaur billatzen doten euskeriaren txarra da, administraziñuan eta, testuak bi hizkuntzatan egin bihar dirala eta hartzen dabe erderia eta itzulpena jarri. Eta itzultzaillia ez bada bi hizkuntzak ondo ezagutzen dittuana eta gaiñera geixa, arriesgua dauka beti morroipian sartzeko. Hizkuntzia morroi bihurtzia beste hizkuntziana. Hau da, esaldixak edo modismuak háren erara jarri eta beti esaten dotena: “Tomar el pelo” guk ezin dogu esan “ulia hartu”. Esaten dabe gazte askok, baiña hori ez da, ez da. Zer pentsauko zenduke zuk gazteleraz batek esango baleu “me ha tocado el cuerno”? Hori eziña da. “Adarra jo desta”? Esan nahi dot honekin, gauza guztietan badittuela euren formak hizkuntzak eginda, eta hórreri eutsi bihar jakuela, eta bide hortatik jarraittu bihar dala eta hizkuntzia holan dala. Esaldixak bardiñ. Hamen, kostaldian ikusten dot –hemendik hasi eta Zarautzeraiño edo, Hasi mugatik Hondarribittik–, askori entzutzen detsat, eta idatzi dana be bai, “ez du pena merezi”. Joño!
– Pena merezi duenak, negar.
– Klaro! Klaro! Penia? Penia? Klaro ba penak ez dabena merezi! Hamen penak txarrak dira eta! Hamen alaittasuna bihar da eta “pena merezi” ez da ezer. “Ez dau merezi” eta kitto! Erderako kalko bat. Erderan horrek zentzun bat daukala? Baiña euskeran ez dauka zentzunik. Zentzungabekerixia. Eta halako detailliak ugari dagoz eta hórrek dira gaurko gauza txarrak. Eta –zer esan nahi detsut?– hórrek dira begiratu biharrekuak eta euskera ahalik jatorrena egiñ. Eta ahalik jatorrena egiñ arren, danok dittugu gure hutsuniak eta gure neurrixak. Eta neurri hórretatik gora iñor ezin gara juan. Bakotxak bere mugak dittu hizkuntziaren erabilleran.
– Hona etorri gara: zein aldizkaritan ez duzun idatzi. Eta ‘Euskerazaintza’ azaldu da. Baina nik zerrendatxo bat egingo dizut, aber zure artikuluak nun azaldu ziren: ‘Eibar’, ‘Euzko Gogoa’, ‘Egan’, ‘Yakin’, ‘Karmel’, ‘Olerti’, ‘Zeruko Argia’, ‘Euskera’, Eibarko Club Deportivoko boletinean, ‘Boletín de amigos del país’, ‘Munibe’, Buenos Airesko ‘Euskalduna’, Oviedoko ‘Espeleo’, ‘Pyrenaica’, ‘Euskadiko Boletin Ofiziala’, ‘Diario Vasco’, ‘Hoja del Lunes’. Zerrenda luzea da. Bakoitzean artikulu bat emanda ere…
– Akabo! Ba bai, hórretan bai eta besteren batzuk be egongo dira. Ez dakit nik. Nik sarri ez dot begiratu. Toki batetik sasoi haretan eskatzen eskuen eta “euskeraz bada” belaxe egitten gendun presentzia bat agertzeko. Eta beti ez euskeriagaittik bakarrik, noberaren zaletasuneko beste gairen batekin [lotutakuagaittik] be bai.
– Hemen jarri gabe zegoen oraindik ‘Anaitasuna’, esaterako.
– A! ‘Anaitasuna’-n lan asko daukat. Eta pena da ‘Anaitasuna’ ez dago[lako] bibliografietan sartuta eta iñoiz izan dot premiñia: nik han argitaratutako lan batzuk neuk be billatzeko problemak dittut. Nik neukan ‘Anaitasuna’ Euskaltzaindiako bibliotekara eruan neban dana, kolekziñua, ze nik ezin dot dana etxian euki! Ez jata kabitzen eta. Prinzipalena, nere ustez, bai, baiña. ‘Anaitasuna’-n gauza asko dittut interesantiak. ‘Zeruko Argia’-n be izango dira, baiña hórrek ez dittut etxian.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia