Egunez olagarrotan, gauez gau-arrantzara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egunez olagarrotara eta gauez gau-arrantzara joaten zen Zumaiako hondartzako haitzetara. Gau iluna behar izaten du arrainak ez ihes egiteko eta kandila hartuta joaten zen. Olagarroa patatekin eta zopatan jaten zuten. Olagarroak atarian edukitzen zituzten lehortzen makilatik zintzilik.
- Auzoa: Elorriaga
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: DEB-036/018
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Olagarroa , Itsasoa » Arrantza motak » Gabarrantza
Transkripzioa
-Igual arraiyeko joera gutxigo eukiko dezue.
-Nik arraiya, nik arraiya ekartzen nuan neuk, itsasotik, gab-arrantzura junda, gabian juten nitzan, olagarrota’re bai. Eunez olagarrota juten nitzan, ta gabian gab-arrantzura kandillakin. Horreako ohittura’re banun. Igeriyan’e hortxe ikasi nun.
-Gauen juten ziñan?
-Gabian. Kandilla hartu ta [arranaziya], eta andar!
-Eta nun, nun itten zenun e?
-Hementxe, hementxe hor Pikote o esaten diyou baserri bat dao, ta hortxe goitik behera bajatzen giñan, ta hortikan sakoneta, parte horta. Ta uain hau itxi in de, hau debekatu in de, olagarrotan hor itia, Zumaiyatik hasi ta Deba bittartian, “prohibido”.
-Hortikan ze jeisten ziñan e?
-Bai, arroketan, hor behera, goittik behera, bai, aitzian goitikan behera bajatzen giñan, arroketa, eta hortxe.
-Eta gauez nola ikuste zenuen?
-Kandillakin.
-A!
-Bai, eta gabian ber du gaiña gau illuna, illatargiyan ez du bero gehiyo. Illatargiyan juten balin bazea, arraiyak beak ikusi itten zaittu, eta ordun xit, eskapatzen du, ta illun illun balin badao ta zuk argiya ta kandilla botatzen badiyozu, argiya, zeuri beira geatzen da geldi geldi geldi zeorren argiya, argiyai beira geatzen da geldi geldi ta ordun tak arraiya arrapatzen dezu.
-A, eta olagarro hoiyek nola jaten zittuzuen, nola preparatzen zian?
-Olagarrua, e, uain bezela ez zan jaten zea, pintxotan, pintxotan ez zan jaten.
-Baiña etxean jaten zenduena nola preparatzen zenuen?
-Bai, patatakin ta zopakin, oaiñ’e bai, uaiñ’e badazkau hor olagarro pillo bat dakat nik uain’e hor.
-Eta..
-Uan semik harrapatzen dixkit e, neuk ez, nik sekatu.
-Sekatu in behar izaten die?
-Bai, olagarruak sekau in ber izaten du. Preskotan’e bai, hoi, haiyek dazkau kamaran, hoiyek pintxotan jateko o tomatiakin jateko o noixian behin kapritxua danian, haik dazkau olagarrua hola, holako, txiki xamarrak, haiyek preskotan kamaran sartzen ditteu, eta haundi xamarrak hola olagarro haundiye, ba hoiyek sekatu. Hementxe sekatzen dittut, hemen, tak, makilletan jarri ta, primerako tokiya. Hoi kalian ez do itteik, usai haundiya.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!