Getaria (Gipuzkoa)

Ilargiak badu zerikusia gau-arrantzarako

Ilargiak badu zerikusia gau-arrantzarako <p>Non egoten ziren kabrak. Lazuna zikina zegoen lekuetara biltzen zen, baina beraiek ez zuten harrapatzen. Behin sei kilo pasako aingira harrapatu omen zuten. Debako Sakonetara ere joaten ziren kabra txikiak hartzera. Ilargiak badu zerikusia gau-arrantzarako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-018-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Non egoten ziren kabrak. Lazuna zikina zegoen lekuetara biltzen zen, baina beraiek ez zuten harrapatzen. Behin sei kilo pasako aingira harrapatu omen zuten. Debako Sakonetara ere joaten ziren kabra txikiak hartzera. Ilargiak badu zerikusia gau-arrantzarako.

Transkripzioa

- Geo, bestia, txilinduna o, badao, ba, Getaian? Txilinduna o, behian, nola daon, ta cruz roja o, zer dao hor? Hoi dana harraldia, itsasua zan hoi dana, harraldia. Ta goian mataeia. Ta geo, goiko, herriko zikiñak’e asko hara juten zian, horrea, ta. Han kabra asko harrapatzen, harrapatu giñun. Baiña geo, sartu [ziyeun] dios!, zikiñeko’re gauza, ta ez zikiña zabelako hua, baiño zikiñeko zea. Ta ez giñan juten geo, gerora, azkenaldea. Ta, lazuna’re zenbat dao? Lazuna’re zikiñea ibiltzen dia.
- Bai.
- Gu ez gendun lazuna harrapatzen. Harrapatu izan gendun hola, baiño… Angira batian harrapau gendun, hortxe […] esan deten zea hortan…
- San Antongo…
- San Anton biberoko… Hoiek harraldia zan, ba, dana, ta. Goien ez zan, behero zan hor planea hori. Goi-goien ez zan, behero barra, ta. […] gora juten zanian, goien’e dana agortu itten zan, ta. Angira bat harrapatu gendun sei kilo, iya zazpi o hola eskas o, angira haundiya. Hura behera jun da, potzuzuloa, […], atea gendun.
- Sekulakua, ez?
- Bai. Baita gu hor zea aldera juten giñan, Debako zea’re. Hor Deba aldian, Itsas…, hor zea horta.
- Itsaspe azpiyan?
- Horrea, bai. Hor, nola esaten diyoe, Itsaspe ta…
- Sakoneta…
- Sakoneta, horrea’re bai. Hor kabra txikiya. Txikiya hor kabra. Habetan handiyagua. Gorri hori […], ta beste marros… marroia itten dun hori da haundiyena. Baiña gorriya, gorriya. Gure ama zanak earki prepaatzen zun hemen, de dio! Gozua jaten, haren saltsa!
- Eta hori beti gau-arrantzan.
- Gau-arrantzan. Aurrenengo junaldiyan gehien harrapatzen gendun, ta geo hurrenguan gutxiyo, ta hirugarrenekua gutxi. […]…
- Bai…
-… o illargiyak itten ziyon, o ez dakit ze…
- Inportantia izaten da illargiya?
- Bai. Illargiya berriyan gehiena. Illuna’re eoten da, ta ikusi’re itten da. Ta illargiya haundiyakin, dio! Argik beak’e… Hola gure kontuak gazte denboakuak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia