Zumaia (Gipuzkoa)

Marea biziak eta ilargiaren gorabeherak arrantzarako

Marea biziak eta ilargiaren gorabeherak arrantzarako <p>Marea behean zegoenean arrantza egin behar izaten zen. Ilargiaren gorabeherak. Iraileko marea biziei "San Migel urak deitzen zitzaien".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Marea behean zegoenean arrantza egin behar izaten zen. Ilargiaren gorabeherak. Iraileko marea biziei "San Migel urak deitzen zitzaien".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bestela, hauek guztiok harrapatzeko, marea behian…
- Bai, hauek danak dia maria behekuak.
- Eta igual illargiyak, e…
- Illargidxa bakik nola izaten dan. Oseake, hamabostian behin izaten ditxuk illargidxak, ta jenealian, jenealian ez, beti, arrantzako asuntuan eguardiko izaten dek. O eguardidxan o gabeko hamabitan, "maria punta" esaten zakona. […] gaur eguardidxan, gaur, hamabitan dek plemaa, oseake, seiñale illargidxa, ba, hemendik sei egunea izango dala.
- Eta orduan horrek, setienbreko mariak […] …
- Ba, setienbrekok izaten ditxuk, ba, karo, setienbreko mariak izaten ditxuk, maria haundidxak izaten ditxuk batzuek. San Mielgo urak izaten ditxuk, San Migelko urak. Ta hura, zearako, [agorreirako] ta oso ona dek. En kanbio, haitz haundirako ta txarra dek. Iten dek, dana goortu iten dek.
- A! Karo! […]
- Ta, dana gogortzen dek eta orduan, galduta ibiltzen haiz. Ez zekit… Oseake, hasieran oso ondo… […] ixkireta juten haiz, ta ura […] datorren bezela, ixkira’re goitik behera etortzen dek. Ta ordu betian earki ingo dek. Geo handikan ze? Handikan hamar metroa jun ta, “¡Ay va dios! Nere salabarduak eta nun daude?”, danak lurrian. Bai.
- Eta martxuan bardiña pasatuko zan, ez?
- Martxun?
- Martxuan.
- Hori beti gertatzen dek, baiño maria haundinak hoidxek izaten ditxuk.
- Setienbrian […] …
- Setienbrekuak, bai. Bai, bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia