Zumaia (Gipuzkoa)

Ostegun eta Ostiral Santu Egunetan familia osoak lapatan

Ostegun eta Ostiral Santu Egunetan familia osoak lapatan <p>Urte guztian egiten zen lapatan, baina Ostegun eta Ostiral Santu Egunetan familia osoak joaten ziren lapatara. Era askotara jan daitezke lapak: gordinik, limoiarekin, labean eginda… Aldea egoten da goian jasotako lapatik behean jasotakora.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urte guztian egiten zen lapatan, baina Ostegun eta Ostiral Santu Egunetan familia osoak joaten ziren lapatara. Era askotara jan daitezke lapak: gordinik, limoiarekin, labean eginda… Aldea egoten da goian jasotako lapatik behean jasotakora.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta martxukua aprobetxatzen zan, ez dakit ba, lapatako…
- Bai, hamen lapetako urte guztidxa, lapetako urte guztidxa. Oain, geo izaten hitxuan, beira, lapetako horrela egunik zeanak bi izaten hitxuan: Ostegun Santu Eguna ta Ostiral Santu Eguna. Hoidxek izaten hitxuan ya kuadrillak eta familidxak eta…
- Lapa-jana.
- Lapa-batzea’re bai, e! Lapa-janak eta lapa-batzia’re bai.
- Eta hori da illargixa behi-behian dagolako?
- Ez, ez. Lapeta nahi dekenian. Lapeta nahi dekenian. Lapeta, lapa eoten dek goidxan eoten dek. Ta hara jun leike eozein, eozein egunetan. Nahi badek goizian o nahi badek arratsaldian. Eozein egunetan lapeta.
- Garizuma ta […] …
- Garizumetan ta hor izaten dek ohitura bat, ohitura bat, ba…
- Ostiral Santuan ezin, e…
- Ohitura bat izaten dek hori Zumaidxan, e!, lapa batzia ta lapa jatia.
- Eta nola jaten dia lapak? Nola jaten zian?
- Lapak postura askotan. Gordiñik’e bai! Beste batzuek limoia botata’re bai. Beste batzuek labian’e bai. Beste batzuek ogi-errallauta botata’re bai. Perejil pixkatekin’e bai. Postura askotan lapak. Ta lapa, [mundu …] gauza goxuenak, bai! Zumaidxan makiña batek paatuko likek ointxen’e. Oseake, hik lapa kilo bat ekarri, ta harek kilo bat txuleta paauko likek. Bai! Oaintxen’e bai hori. Ta lapa han ziok, jun ta batzia, baiño! Han gerridxak ibili in behar dik. Ta geo lapetik lapea alderdi haundidxa eoten dek. Goiko lapak, gaiñekuak jaso o behekuak jaso.
- Behekuak […]?
- Jaso dan bezela. Jaso-zailla beti…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia