Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Gamueko gazteluaren historia II

Gamueko gazteluaren historia II Eliza jauregiari atxikia da, eta nagusiak bere apaiza aukeratzen zuen. tontorra egin zuten gaztelua eraikitzeko gainean eta ondoren urez inguratu zuten. Dorrea ere bazuen, baina XVII. mendean bota zuten, eta gaur egun kontserbatzen den beste batean eskailerak jarri zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eliza jauregiari atxikia da, eta nagusiak bere apaiza aukeratzen zuen. tontorra egin zuten gaztelua eraikitzeko gainean eta ondoren urez inguratu zuten. Dorrea ere bazuen, baina XVII. mendean bota zuten, eta gaur egun kontserbatzen den beste batean eskailerak jarri zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eliza bera ere, gaztelua eta gero egin zuten...
- Eliza... eliza atxikia da jauregiari.
- Ba.
- Ze'en eta jauregiko lürretan eina da eliza.
- A?
- Bai. Ta erten dute, hemengo jaunak, ordian, dem(b)ora hetan, Camou ziren...
- Ba...
- Eta hek nausiak ziren hemen, eta emaiten zuten lurra eliza'en egiteko, bena gero, dretxo bazuzten...
- A, bistan da.
- E, apezak, hemengoak, ez zen /etzen/ apezpikia, ez zien /etzien/ eta... emaiten e... hautatzen... nausia berak hautatzen zien be... beria, bere apeza, e.
- Bere apeza.
- Ez zien /etzien/... dretxo bazen. Hala. Lürra emaiten zien bana...
- Baina kasu e?
- Bena kasu!
- Eta eliza bera ere polita, ez? Ez da ikusten holako anitz, teilatu zorrotzarekin eta...
- Ba, ba, bada... hemen ingürian badira ba, ber e... zer e... urte hoitan einak apepres hola dira hemen, ingürian, elizak.
- Ilharren bada, ez?
- Bai.
- Ilharreko...
- Bai.
- Bai. Hemen bada ondo batzu ... guai e... ber... ber sistiman einak dira. Ba, ba.
- Eta gero, beste... beste berezitasun bat, gaztelu honena, urez inguratua...
- Bai.
- ...dela, eta orain bon, [...] bai.
- Ba hori e... inguratia zendako? Deja, hori eina da, gaztelu hau, tuntur baten gainian, ta ingürian, ura eiten zuten, e... eman zuten. Tunturra horren eiteko, lehenik, arroilla eiten zuten, behar zen zilatu, ta lurra goiti eman, tunturra'en eiteko. Ez zen /etzen/ aski guai e... behar zen kanpotik eman gio... gero. Ta hori zendako zen? Ze'en ura zen lekian, bazen dem(b)oran hetan, zubia bazen, gazteluan sartzeko, atxaltzen zena, ta ura ingürian, zübüria altxatu ondoan, ez zen /etzen/ eta sartzen ahal, eta bon orduko defentsa zen, amiñi bat, bon.
- Ba, hori da. Gero, dorreak ere bazituen, ertz bakoitzean bat, ez?
- Dore... dorea bazen eta... lehenik bat, bena guai ez da /ezta/ gehio. Fondazioniak hor dira, kanpoko partian dela, hor...
- Ba.
- Sartzia hok egiten zen, bena hori e... diela guai hamalaugarren mendian, ez, geroztik, hori hamaseigarren mendian, ba... hamazazpigarren mendian ein zuten hori eta botatu, lehen parte hori. Ta dore, dorre hua, parte... lürre'at igortzi... igorri zuten. Ta bada beste dorre bat, hemen, kantoin, kantoinian dena, hor...
- Ba.
- Eta dem(b)ora hetan, ez zen /etzen/ eskalierrik, goiko dore hortan. Eskalierra zen guaiko dorea guai barratu dien hortan, guai ez da /ezta/ hor. Ordian, hori eitian, gero ezari duzte eskalierrak hortan e, bena deparrian hor zen.
- Bon, bon.
- Ba, eskalierra.
- Bon, bon, biziki ontsa Louis.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia