Burgue-Erreiti (Nafarroa Beherea)

Gamueko gazteluaren historia I

Gamueko gazteluaren historia I Gaztelua XI. mendean egina izan zen zurez. XIV. mendean eraberritu zuten harriz. XVI. mendean oraindik eta gehiago handitu zuten. Nafarroko erresumaren muga defendatzeko eraikiak dira gaztelu hau eta ondoko beste batzuk ere. Frantziako iraultzaz geroztik ez da inor bizi izan bertan. Goiko solairuan etxetiarrek emandako ondasunak gordetzen ziren. Lehen belaunaldia Camou zen, eta ondoren Gartion bilakatu ziren, segida arazoak zirela eta, iraultzara arte. Gero D'Abbadie Ithorots familiak erosi zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BUE-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztelua XI. mendean egina izan zen zurez. XIV. mendean eraberritu zuten harriz. XVI. mendean oraindik eta gehiago handitu zuten. Nafarroko erresumaren muga defendatzeko eraikiak dira gaztelu hau eta ondoko beste batzuk ere. Frantziako iraultzaz geroztik ez da inor bizi izan bertan. Goiko solairuan etxetiarrek emandako ondasunak gordetzen ziren. Lehen belaunaldia Camou zen, eta ondoren Gartion bilakatu ziren, segida arazoak zirela eta, iraultzara arte. Gero D'Abbadie Ithorots familiak erosi zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orain, hori aipaturik, Gamueren gainean mintzatuko gara, poxi bat. Hemen, gaztelu honetan gara... Honek... Hau noiz egina da, gaztelu hau?
- A ba, hemen "d'ailleurs", gaztelu hau eina zen eta... tuntur baten gainian... Ba lehenik eta... hameikaarren mendian abia... abiatü zen. Ordian ein zuten zurez, gaztelua. Eta... ba ez zien /etzien/, ez zen /etzen/ guai bezala, "enfin" lehen partia ez da ezta/ hor gehiao. Lehen partia zurez zen, eta hamalaogarren mendian ein zuten eta... handitu, harriz.
- Harriz?
- Harriz.
- Orain den bezala.
- Har... Guai den bezala. Eta bada oono mürrü bat, gelditzen dena, hori hor, eta hori hamalaogarren mendekoa da. Lehen eta, harriz lehena eina. Eta hori, hor gelditzen zen lehen, lehen gaztelua. Gio hamaseigarren mendian, hamaostgarren finitzian, hamaseigarrenian, handitu zuten, guai hemen gi'en lekian, hori e. Eta... ordian finkatu zuten hori, hamalaogarre[ne]ko mendeko mürriin finkatü züten, eta atxikitzeko, bistan dena! Hala. Ordian guai, hemen, parte hau, hamaostgarren mende finitzian, hamaseigarrenian, guai e... da... diela bost ehun urte e. Guai...
- Ba, bada urte zenbait, e?
- Bai, bai, Bai.
- Beraz badu historia honek ere.
- Bai... badu istorioa ze'en eta... hemen eta... ostian erran dut bazela... beste zazpi baziren hemen ingürian. Bena dem(b)ora hetan, ez zen /etzen/ oono Frantzia hemen!
- A orduan...
- Nafarroa zen! Hemen jünta ez da /ezta/ ürrün e! E... limita, frontiera, ez da /ezta/ hemen. Harta'akoz erten dutana ostian, baziren zazpi, ürrün. Zendako? Ze'en frontiera gisa zen e. Hori surbeillatzen zuten hori, frontiera hori
- Behar zen begiratu...
- "Voilà", hori. Ordian guai... ez da /ezta/... ez da /ezta/ guaikoa. Eta ge'oztik, hau, Frantziako Errevolüzione izan dela'ik, e... mila zazpi ehün eta... berrogoita... berrogoita...
- Lauetan hogeita...?
- Lautan hogoita bede'atzian, eta... he'en... geroztik ez da /ezta/ nehor egon hemen e. Hau hetsi'ik izan da, eta guai eta... hor, hemengo jaunek, ostian erran beitüt etxetierrak bazirela hemen, hemengo jauna, nausia, hemengoa, eta baziren hemen etxetierrak, ingürian [...] ziren denak e. E... ordian, behar zen, etxetiar horiek behar züten errekolta ekari nausiari, paatzeko. Be'e... ostian erran dutan bezala, badakizu? Behar zen... Ordian hemen, estaia horik, eta baliatü dituzte /tuzte/ eta... ganer bezala. Etxetierrek hartzen zuten be'en partia paatzeko guai etxaldien partia, eta hemen ezartzen zuten, artoa eta [...] nausia, nausia'en partia.
- Bon, bon.
- Hola
- Beraz, hemengo jauna, zer zen? Bera, Camou bai eta ere? Izena Camou zuen?
- Lehen, eta jaunak, hemen, eta... Camou ziren. E... hamabigarren mendian, hamahiru, hamalao...eta hori e... ba hameikagarren mendian eta hamaseigarren mende artio Camou izan dira, hemen. Bana gio, badakizu, Camou familia... ez zen /etzen/... ez zen /etzen/ segida'ik. Ordian hemen, e... arra-alaba ttipi bat, hemen, espusatu da beste jaun batekin, Biarnokoa. Gassion familia.
- Gassion.
- Ba. Ordian, hek dute hartu Gamue'en partia, "enfin"... hartu dute. Eta hek, hemen atzemaiten ditugu /tuu/ hemen eta e... mila e... noizbait... Bai e... hemen egon dira hek mila, mila bede['atzi]... saldu zuten... Errevolüzionian sartu zuten. Bi... bi urte berantago, e. E... bi urte. "Voilà". Eta... eta gero, heekin guaiko nausia, oono familia hor da, hak ützi ziena herriari, hu'a da oono, "famille"... ostian erran dut, "famille Dabbadie", familia...
- Gabadi?
- 'Dabbadie', 'Dabbadie'.
- 'Dabbadie', bai.
- Bai. "Dabbadie d'Ithorots". "Dabbadie d'Ithorots". Hak, hek züten e'osia, ordian e. Erre... Errevo... Errevolüzionetik landa, Gassion e... gel... eta gelditü dela'ik, hek e'osi züten, eta hek dira nausi orotan, ingürian.
- Eta seguraz ere, herria bera ere, gazteluaren ondotik eginen zen, ez? Herria?
- Bai.
- Gamueko herria, gaztelua eta gero eginen zela.
- Ba, ba, ba, ba, etxiak... Hemen ez da /ezta/ e... herria ez da /ezta/... nola erranen dut? Ez da /ezta/ plaza'ik hemen, ez da /ezta/... ez da /ezta/ plaza'ik, ordian... etxiak joanak dira amiñi bat e... amiñi bat [...] dira.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia