Bermeo (Bizkaia)

Lehengo eta oraingo Bermeo

Lehengo eta oraingo Bermeo Beraien umezaroko Bermeo txiki-txikia zen. Mundaka bidean olatu biziarekin olatuak errepidera heltzen ziren. Lamera txikia eta moila ere aldatuta daude. Lamera berdin dago, baina berriztatuta. Talak, ostera, berdin jarraitzen du. Industria kendu eta etxe asko eraiki dituzte.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-073-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beraien umezaroko Bermeo txiki-txikia zen. Mundaka bidean olatu biziarekin olatuak errepidera heltzen ziren. Lamera txikia eta moila ere aldatuta daude. Lamera berdin dago, baina berriztatuta. Talak, ostera, berdin jarraitzen du. Industria kendu eta etxe asko eraiki dituzte.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuen umetako Bermio zelakue zan?
- Mari: Txikitxue.
- Aldie dakozuie zuek, hamaika urteko aldie baia.
- Mari: Txikitxue, Bermio izen da txikitxue. Artez esateko portue izen da beteta on dana ze ostantzien txikitxue. Orain horren doblie da Bermio.
- Pauli: Bai.
- Mari: Doble baiño gehidxau.
- Pauli: Doble baiño gehidxau Mari.
- Mari: Gehidxau.
- Pauli: Orain da Bermeo kapital.
- Mari: Bai.
- Pauli: Hau mandie kapitala ta bestie Bermio.
- Mari: Bestie Bermio.
- Pauli: Bermio, Bermio zaharra ta bestie Bermio barridxe, Bermio bi.
- Mari: Ta gero Tala zer.
- Pauli: Ba Talan betikulez Talie.
- Mari: Baie hor bada barridxe ta ha bestie Talakue beste izen bat okin bidau.
- Pauli: Bai ba, hori be bai.
- Mari: Praidxeruek harek.
- Pauli: Plaidxeruek. Zetako plaidxeruek?
- Mari: Plaidxie urre dakolako.
- Pauli: Karkarkar. Tonpoie, hatxak, Tonpoie. Ta bueno bai, Aritxatxu be bai hurretxu Mari.
- Pauli: Bai.
- Mari: Bai plaidxi be bai.
- Pauli: Bai.
- Eta Lameran, Lamera ta porto mandie-ta be kanbixeta dau?
- Mari: Bueno lamerie dau kanbidxeta Mundeka bidie, Mundeka bidien lehen etorten izen da itsosue datorrenien bizi olatuek kamiñoraiño. Ta gero lamera txikitxue on zan han.
- Pauli: Bai.
- Mari: Ba kendu dau, kendu dotsoien lamera txikidxe, in dxauie barrurantz sartu trenan bidiek eta horrek atara itsosuri ta han ein dxauie erreformie.
- Pauli: Ta gero portuen be bai Mari, portun be bai.
- Mari: Gero portuen ez dai ba.
- Pauli: Moille barridxe ta.
- Mari: Hor ez daitz.
- Pauli: Bai.
- Mari: Nik horixe, Mundeka bidina daitz.
- Pauli: Bai.
- Baiña bestela Lamerie ta Goiko plazie ta antzeran?
- Pauli: Goiko Plazie bardin dau, atziñekulez bardin bardin. Baie Lamerie dau errenobata, dau barriztute dau Lamerie, ez da lehengue. Kioskue be on dana, bandie dxoten okitzen ezan dune ha bere solta dauie, kendu dauie ta imin dxauie barridxe ha bere. Oseake barriztute dau Lamerie dana orain Talie dau betikulez, ez da Mari? Handik, bidien bai etxe barridxek baie ostantzien bardin.
- Mari: Bermiori ein dotsoie industridxe kendu ta etxiek imiñi.
- Pauli: Bai.
- Mari: Baie etxikaz ez dau zer dxanik, etxie ezin dozu dxan ta.
- Gasteu.
- Mari: Ostantzien lehen on diez hasten ezan zara Bilbo bidien fabrikez beteta manda bidxek ta orain etxiek eta etxik ta etxik ta kittu.
- Pauli: Bai.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia