Mutriku (Gipuzkoa)

Beheko plaza eta dantzaldiak

Beheko plaza eta dantzaldiak <p>Garai batean Beheko plaza nolakoa zen azaltzen du: eserlekuak, zuhaitzak eta kiosko bat zeuden. Igandeetan musika bandak jotzen zuen, eta dantzaldia egoten den. Dantzan eta mutiletan nola ibiltzen ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean Beheko plaza nolakoa zen azaltzen du: eserlekuak, zuhaitzak eta kiosko bat zeuden. Igandeetan musika bandak jotzen zuen, eta dantzaldia egoten den. Dantzan eta mutiletan nola ibiltzen ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen beko plazia politto zan oain baño, bankuakin ta arbolakin. Kiosko bat zauan, eta gu dantzan hantxe.
- Ze eitten zenuen agarrauak?
- Klaro, agarrauak. Eta [...] han mutil guapua nun don. Bueltan-bueltan jun, ta gero gau guztirako geuretzat.
- Ta ze juten zinaten zeuek... ze orduan garai hortan mutila edo neskia, zein juten zan?
- Garai hortan mutilla neskian billa, "faborez?".
- Orduan, batenbat guapua ikusten bazenuen zain eon bihar etorri arte.
- Bestela, bestelan ez zakun inportaik baiña geu bueltan-bueltan hantxe. Politta zan plazia, lehengo plazia. Ta esaten deue han lehen kanposantua zauala, gaiñea. Ez dezu /eztezu/ entzun sekula´re?
- Bai, bai, bai.
- Kanposantua zala.
- Ta eleizia, bertan.
- Ez dakit /etakitx/, ez det ezautu nik ez kanposantuik ta ez eleizaik, baiña esan eitten zeuen. Baiña zan oso plaza politta, bankuakin, beuron arbolakin... Gero, bakizu, plazia ein bihar zeuen behian ta kendu zeuen dana, baiña oso politta zan.
- Ta ze musika eoten zan?
- Bandia, bandia, pasodoble, tangos… lo que sea.
- Ta hori ze jaixetan izango zan?
- Jaixa, domeketan.
- Domekero?
- Beatu ia, Zarautzen, domekan-domekan musikia eoten da. Ez dezue /eztezue/sekula entzun?
- Ez.
- Bai, ni jun izan nai ta…
- Orduan jaixan eitten zan hemen, musikia ta.
- Bai, musikia. Jaixak izaten zian behintzat. Nik pentsatzen det jaixak izango ziala. Bestela ez. Eta pasakalliak asko domeketan ta. Zeozer zanian ta, ni beti anginakin ohian orduan. Nearrez ohian.
- [...]
- Ez, neure zea, haura izan zan.
- Debilidadia.
- Anginak, oain ere dakat pixkat haura.
- Ta zeu lanian ta?
- Egañanian.
- Parranda ere ein deu baiña lana ere ein bihar.
- Ez, parrandan ez, e. Orduan ez zauan parrandaik e. Orduan ez zauan. Parrandaik ez zauan orduan e, gure sasoian ez zauan parrandaik. Keba.

Egilea(k): Haizea Osa Flores

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia