Egaña lantegian lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-027-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egaña lantegian egiten zuen lan. Zer lan egiten zuen kontatzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Nerea Arrizabalaga
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: MUT-027/012
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
- Lan asko.
- Lan asko. Egañanea juten nitzan lanea. Egañanian eitten zian dekorazio... gerra denboria zan ta, dekorazioko medaillak.
- Ze, soldauentzat?
- Soldauentzat, bai. Ta bestela´re bai ipintzeko, soldauentzat dekoratzeko ta. Ni akordatzen nai ein noala, lana eitten noala, zerria... Ta orduan zauan haura, zea, hor bizi da ba oain, hil zan andra-gizona... Ta, karo, kanposantura juten naizenian esaten det: "Gizon hau ez baldin bado zeruan ez do /ezto/ zeruik". Zeakua…, Pikotxikixanekuakin dion bat ezkonduta alto bat, ba? Maidagan.
- A! Maidaganekua.
- Aitta zan. Era el que nos daba para trabajar.
- Jefia edo gerentia edo?
- E... haura zan, haura eitten zoana beak. Ez dakit /eztakitx/ ze hitzekin esan, momentu hontan ez nai /enai/ akordatzen.
- Ta zeuek ze eitten zenuen eskuz pintxau?
- Pintxau ez noan eitten nik. Zerriakin zulua baldin bazakan, dibujua atea. Por ejenplo, zauan haura medailla bata, ta dibujuak eukiko zoan, ta eitten zerra... zerra... holakotxe zerra txiki batekin.
Egilea(k): Haizea Osa Flores






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!