Arraindegi kalean jaioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-030-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arraindegi ("Arraindi") kalean jaio zen. Aita Soraluzetik etorria zen. Bi urterekin Kalbetoi kalera joan ziren bizitzera, etxe handiago batera. Arraindegi kalea nolakoa zen. Iturria, okindegia, tailerrak, Kalixtoren arotzeria, bainuetxea... Potxotxaneko labaderoa eta beste okindegi bat. Taberna. Barrenkalean, sastreria. Parean, eliza eta parkea.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 12a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: EIB-030/002
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Jaixo nitzan Arraindegi kalian.
- Familixia be bertakua zekazun?
- Familixia...
- Aitta eta ama be Arraindegi kalekuak?
- Bai, eeee... aitta txikittan –hain txikittan ez, e– Plaentxiatik etorrittakua, baiña Eibarkotzat eken. Arraindegi kalian euki eban taillarra. Ta neuk urten neban handik, etara ninduen, urte bikin Kalbetoira. Etxia handixauagaittik, itxuria, Kalbetoira. Eta gero gerrara arte Kalbetoian.
- Orduan, jaixo Arraindegi kalian, baiña gero...
- Baiña nik neuk bost anai Arraindegi kalekuak ta neu be Arraindegi kalekua urte bira arte. Ta gero Kalbetoira juan giñan etxe handixauagaittik.
- Eta kontauko destazu pixkat zelakua zan Arraindegi kalia?
- Arraindegi kalia? Bai. Arraindegi kalia Kalbetoittik sartzen zan, Tanborreneko itturrixa esaten jakon, akaso ezagutuko zenduen zeuek be itturri bat, Otxandiano aurrian. Ezagutzen dozu?
- Ez, baiña entzunda bai.
- Tunelpe bat. Handik tunelpetik sartzen zan, ta panaderixa bat eguan, kunbo batekin.
- Hori Birjiñapian?
- Birjiñapian. Ta gero, taillarra. Etxe haundi bat eguan ta taillara. Bi eguazen taillarrak: [Espiñenekua] ta ez dakit bestia zein zan. Taillar bi. Gero, ya... "ya ibas al"... Arraindi kalera bazindoiazen, Paulomatxiñeneko tenplia eguan, eguan arotzerixia, Kalixtonekua, eguan beste panaderixa bat, gero Anituanekuak bizi ziran etxe bat, gero baiñuetxia. Gero eskillara batzuekin errekia eta Ugaldeneko panaderixia. Eta gero gu bizi giñan etxia. Atzera eguan beste paso estutxu bat, Potxotxaneko labaderua esaten jakon.
- Errekara?
- Eta han zan Okatxikiñeko panaderixia. Han zan panaderixia. Gero Salgadonekuak.
- Dendia edo tabernia edo...?
- Tabernia. Ta urtetzen zan Barrenkalera.
- Barrenkaleko goikaldera?
- Barrenkalera urtetzen zan. Eta Barrenkalian... peoria ekan... sastrerixia eguan zerekua... "ese... corredor era pues el padre"?
- Bolunburu ez?
- "Peluquería también había, pero"... eguan... [Juventino] sastria. Sastrerixia. Baiña peoria ekan etxiak Arraindegi kaletik, Arraindegi kaletik ekan. Ta "allí termina". "Luego, al otro, en frente, la iglesia", parke bat, parke bat zortzi bat arbolakin. Eta Arraindegi kalia horixen zan dana.
Egilea(k): Markel Arosa (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!