Mari Erezuma Elorriaga
Bermeo (Bizkaia) (1921-2012)
Biografia
Meñakako Goitxi baserrian jaio zen, baina hiru urte eta erdi zituela Bermeoko San Migel auzoko Torre baserrira etorri ziren. Ama Meñakako Amentzakoa zuen eta aita Arrietakoa. Bederatzi neba-arrebatatik zortzigarrena izan zen. Ume-umetatik hasi zen beharrean, 7 urtegaz neskame lanetan hasi baitzen. 11 urterekin karmeldarren ikastetxera joan zen, baina 12 urterekin berriro joan zenez neskame lanetan, utzi egin behar izan zuen eskola. Baserriko lanetan aritzeaz gain hainbat lanetan ere ibili izan da: Gaubeka inprimategian, itsasontzi norvegiar batean garbiketa kontuez arduratzen, Gibele baserriko tabernan eta jatetxean... 50 urte zituela joan zen bere senarraren etxera, Arane auzoko Gibelera, bertan jarri baitzuetan taberna eta jatetxea. Bere lagun Pauli Aginagarekin batera egin genion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-073 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-074 | 2011 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute