Bermeo (Bizkaia)

Erdararik jakin ez, ezta ulertu ere

Erdararik jakin ez, ezta ulertu ere Bermeon ez ei da inoiz erdararik egin, beti euskaraz. Erdara kanpotik etorritako jendeak ekarri zuen. Lamerako dantzaldietan askotan erdara ez zekitelako baztertuak izaten ziren. Pauli 13 urterekin Bilbora joan zen neskame erdararik jakin barik, negar asko egiten zuen ezin zirelako elkar ulertu; laster bueltatu zen etxera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bermeon ez ei da inoiz erdararik egin, beti euskaraz. Erdara kanpotik etorritako jendeak ekarri zuen. Lamerako dantzaldietan askotan erdara ez zekitelako baztertuak izaten ziren. Pauli 13 urterekin Bilbora joan zen neskame erdararik jakin barik, negar asko egiten zuen ezin zirelako elkar ulertu; laster bueltatu zen etxera.

Transkripzioa

- Eta zuen erderie zelakoa zan?
- Pauli: Erderie? Erderie zelakue zan dan erderie. Dxakindxu erderaz ela? zelakue ezan dan esateko.
- Mari: Erregie?
- Erderie!
- Pauli: Doña Sofia, don karlos, berton presenta.
- Zuen erderie zelakue zan?
- Pauli: Gure erderie zelan ezan dan.
- Mari: Ta nik dxakin dxot erderaz?
- Pauli: Hori ba, hori ba.
- Mari: Ontzek be ez daitz.
- Pauli: Ez du dxakin guk erderaz. erderaz "si, no" "no, si". Besterik ezebez.
- Mari: Ez daitz er dan erderie.
- Pauli: Hamen ez da egon erdaldunik iñor be ta, dana euskaldune. Gero, etor diez hortik inkisiziñue.
- Mari: Gero da honek.
- Pauli: Bai gero da atrapa doskune dana. Gero da etor dana trenak ekarriko jentie.
- Mari: Hori bai, Lameran dxuen ta honek aldeanatxuek eta dxantzan gureñe iñok etorri gure bez.
- Pauli: Bai.
- Mari: Honek aldeanatxuek erderarik ezebez ta bestiek erdera berbetan.
- Pauli: Modosa, modosa.
- Mari: Eurentzako ba dana.
- Pauli: Ta gu koitxaduek defenditeko erderaz ez duu dakin ta /dxakindxe/. Ni Bilbora dxun naitzen hamahiru urtegaz kridxada Bilbora, ta ez nauen dxakintzen zan ezebe! Jesus, ene bada! eske akordata beste barik tristezidxe sartzien dast.
- Ta erderaz jakin barik?
- Pauli: Bapez! Ezebez! gauze handirik ez, ahaldun moduen defendidu. Ta denpora gitxi garrenen etor naitzen ia negarrez hasten ezan nai ta, gure entendidu ta ezin entendidu. “Zer diñost honek andriek ba?” Igual imiek, imiek atenditeko imiek imetxu bi edo on zien ta eurekaz imikaz ta gero imitzen ezan nauen harrikue eitxen, ohiek eitxen, ha itxen, bestie eitxen, hamahiru urtegaz ta eruen nauien imetxuek bakarrik dxaboteko dalata. Ta klaro, hasi dasten erderaz berbak esaten ta nik entenditen ez ta “zer diñost ba?” ta negarrez beti.

Egilea(k): Iratze Elizondo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia