Bermeo (Bizkaia)

"Mamá, yo quiero ser guardia de asalto, no quiero trabajar porque me canso..." abestia

"Mamá, yo quiero ser guardia de asalto, no quiero trabajar porque me canso..." abestia Errepublika sasoian, gauez "guardia de asalto"ak azaltzen zirenean denak joaten ziren etxera korrika. "Guardia de asalto"ei buruz abesten zuten kanta abesten du: "Mamá, yo quiero ser guardia de asalto, no quiero trabajar porque me canso...". Bilbo aldetik etortzen zirela uste du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-073-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublika sasoian, gauez "guardia de asalto"ak azaltzen zirenean denak joaten ziren etxera korrika. "Guardia de asalto"ei buruz abesten zuten kanta abesten du: "Mamá, yo quiero ser guardia de asalto, no quiero trabajar porque me canso...". Bilbo aldetik etortzen zirela uste du.

Transkripzioa

- Ba beti mitiñek-eta, ez diñotsut ba! Gauerako armaten izan da errixetie. Ta errixetie armaten izan danako, illuntzeko, hamen datoz guarda asaltuek. Ta guarda asaltuk etorten izen dienien "a toco correr a casa" , arin etxitara. Ze harek ez deue aittuten izen gero. Kantie kantaten izan duu:
"Mamá, yo quiero ser guardia de asalto, no quiero trabajar porque me canso, sesenta duro dar y una pistola, una porrita más estira y goma" kantaten izan dotsague hareri.
- Ta nun egoten zien "guardia de asalto"ak?
- Ai ene, Bilbon-edo, nik ez daitz. Egoten izan die, deittuten ta ensegida allaten izan die, errixetie armaten izan daneko? deittu guarda de asaltuk ta Bermion agertuten izan diez, ta dxigotie danari.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia