Familia eta lana uztartzea; konfekzio tailerrak
Hizlaria(k):
Azkarate Urkiola, Miren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-329-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Familia eta lana uztartzen zituen. Arratsaldetan emakume batek zaintzen zizkion umeak. Goizetan umeekin egoten zen. Ezkondu aurretik, ordu asko egiten zituen lanean. Neska batzuk joaten zitzaizkion josten ikastera, 19:00etatik 22:00etara. Horietako batek Amenabarren egiten zuen lana, zapatagintzan. Emakume askok konfekzio tailer txikientzat josi zuten etxean, urte batzuetan, nahiz eta ezkonduta egon. Hijos de Felix Elorza zen horietako bat; tela moztuta ematen zieten, josteko. Langileen arropa zen.
- Proiektua: Bergarako emakumea eta lana
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 30a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: BER-329/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!