Soraluze (Gipuzkoa)

Tabernaz taberna joaten zen limonada-kaxak banatzera

Tabernaz taberna joaten zen limonada-kaxak banatzera Hasieran, arazoak izan zituzten: gaseosa betetzen hasten ziren; baina, gora egitean, esplotatu egiten zien. Horregatik, botilak erdi beteta uzten zituzten. Kaxatan sartu eta tabernetara banatzen zituen. Duroa kobratzen zuen eta harekin lau lagun mantentzen zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-034-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hasieran, arazoak izan zituzten: gaseosa betetzen hasten ziren; baina, gora egitean, esplotatu egiten zien. Horregatik, botilak erdi beteta uzten zituzten. Kaxatan sartu eta tabernetara banatzen zituen. Duroa kobratzen zuen eta harekin lau lagun mantentzen zituen.

Transkripzioa

- Eta bueno, ba, gaseosak eitten hasten giñan ta betetzen genduzen bastante, baiña ixotzen zebanian, “punba!” ta errebentatzen zoskun han, bustitzen nintzan, bera be bai igual… Ta dana… Zuluetatik urtetzen eben, ur guztia limonadiana, zeaittik eze materixalakin preparatzen genduzen botilla guztiak, ezta, bere tamaiñora arte. Gero horixe zeguan bakarrikan. Ipiñi han, urari bestia, bonbia… ura martxan ipiñi, ta hartu ta ipiñi. Ta hartu ta bueltia hartzen zebanian, ya bete, itxitta eguan. Baiña gero, ze pasatzen zan? Ba, guk zela ez zekiun gatzana, ba, haura ixo ta ixo, seis y mediuan egon bihar zana beti, ixo ta ixo hasten zanian, ba botillak ipiñi ta “punba!” Ta “tiros y tiros y tiros”! Eneee…! Erdi-betia. Ta erdi-betia esaten genduan eze, “Ene!” berak, Markosek esaten ostan: “Danak eraten jittune oin, oin danak. Erdixa be ondo daon, erdi-betia be. Igual-igual. Bueno, benga kajia, jaso deigun”. Han harri zatar bat eguan —ura pasatzen zan [Coronan] han behian— ta han pasatzen ta kaja astun-astun urez betetakuak. Eta nere amantal ta [guztirikan] ala! Gilanera. Durua. O! Grandia zan orduan durua. Ala, durua, benga! Hurrengo, erreka aldian Tintorekua, Anjelenekua… Kantua be badao, ba? Zera, kantua…
- Bai, lehengunian hasi ziñan kantatzen.
- Hori. Hori kantuori. Ba, horrek taberna guztiorrek, e? Ba, danetara txandaka eruaten neban nik kajak. Durua hartu, ta lau lagun mantentzeko. Hiru inutillak, hiru gaixuak. Eta neu eittekorikan etxe zahar haundi hartan. E? Bildurrez. Goittik beheraiño animarik be ez! Animarik be ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia